Piztiarioak

20,75 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Piztiarioak

ISBN 978-84-9027-033-2
Páginas 196
Año 2013
Editorial Elkar
Sección

Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan.
...

Leer más

Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak.
Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak. Esan nahi da arraroak direla, baina benetakoak.