RIKARDO ARREGI DÍAZ DE HEREDIA

Rikardo Arregi Diaz De Heredia

4,21 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

RIKARDO ARREGI DÍAZ DE HEREDIA

ISBN 978-84-95511-19-5
Páginas 64
Año 2013
Editorial Susa
Sección Poesía

Ez omen da deus berririk hodeipean, dena esana omen dago aspaldi... Ezer baldin bada zaharrik, idaztea berridaztea delako horixe dugu. Gaitz bat da, irakurketen betetasuna. Eta euskal idazlea, multzo gisa, atzo hasia da irakurtzen. Gose atzeratuak kalte egin diezaguke, badago munduko literaturan non okitu. Ulergarria da dena esana —idatzia— dagoela uste duenaren hasperena, nagusikeriazko posea ez baldin bada behintzat. Ulergarria da, hein batean egia ere badelako. «Ezer berririk ez dago» esaten digu Rikardo Arregi Diaz de Heredia poetak, «baina kristalaren bestaldean ikusiriko itsaso eta zerua / ez dira engoitik berdinak». Oreka ezin...

Leer más

zailago horretan moldatzen du Arregik bere poesigintza: kultua erreferentziaz baina ez akademiko, inguruaz arduratuagatik kosmopolita, ondare unibertsaleko mitoak eta pertsonaiak bertakotasun batera ekarrita. Inon diren edertasunen miresle, «baina» hark bideratzen du idaztera, badakielako «hiri berrien promesa» ez dela kimera bat, beharrezko utopia baizik. Horrek ematen dio oroitzapena etorkizunetik datorrela baieztatzeko kuraia. Horregatik gainditzen du kultismoa, horregatik ez da apaingarri hutsa ageri duen dotorezia. Bere aipu ugariak ez dira sortzaile handiek daukaten elementu arrotzen asimilatzeko ahalmena besterik, Parthenon beldurgarria Altubeko lainoak biltzen du, Sarajevoko muinoek inguratzen dute bere Gasteiz, Nevski hiribideko eliza batetik irteten ikusten dugu poeta, Ponpeian amaitzen du Zapateria kaletik barrena. Hori, besteak beste, zeharbidez eta berak duen manera finean, gure historiaren zekena kritikatzeko modua da.


Te puede interesar

BIHOTZ-BEGIETAN

Xabier Lizardi

Primeras voluntades

José María Micó Juan

Tiritañas y guiñapos

Luis Melgarejo

ARAL

Sonia Bueno