SAKELAKO BIHOTZAK
22,50 €
IVA incluido
Disponible
SAKELAKO BIHOTZAK
| ISBN | 978-84-1360-520-3 |
|---|---|
| Páginas | 240 |
| Año | 2025 |
| Editorial | Elkar |
| Sección | Euskal Narratiba |
Egungo nobela bat egungo gazteriaz, milurte berriarekin bateratsu jaiotakoen Z belaunaldiaz: haien musika eta solasak, haien amodio eta denbora-pasak, haien beldurrak eta ametsak, haien parrandak eta manifak. Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere estreinako narratiba-lanean, adiskide-talde bateko kideen ibilerak kontatuz, asperdura noragabearen eta bizi-minaren eferbeszentzia artean mugitzen direnak tabernetan nahiz ikasle-pisuetan. Garai baten kronika eta lagunarte baten erretratua, umore eta drama ukituak konbinatuz hainbat gairi buruzko hausnarketa dakarrena: inozentziaren galera...
eta identitatearen eraikuntza, gaztaroaren bitalismoa eta helduaroko erronkekiko ezinegona.



