Tximeleta-belarriak

Tximeleta-belarriak

Luisa Aguilar

14,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Tximeleta-belarriak

ISBN 978-84-7681-582-3
Páginas 32
Año 2011
Editorial Pamiela
Sección Primeros Pasos

Belarri handiak edo ile zail eta bihurria izatea, altua edo txikia izatea edo potzoloa edo argala... Ezaugarri ñimiñoena ere burla eta hista iturri izan daiteke umeen artean. Horregatik honelako liburu bat behar da, denei erakusten diena, iseka jasaten dutenei zein isekaegileei, jokabide hori gaitzesteko modukoa dela. Besteen burlak jasan beharrean egoten direnei, bereziki, mezu hau ematen die ipuinak: beste batzuentzat iseka eta irain egiteko arrazoi den horri beste begi batzuekin begiratu behar diogula. Gure berezitasunak ez baitira akats, parerik ez duten pertsona berezi egiten gaituzten ezaugarri baizik. Desberdintasuna aitortuz eta...

Leer más

ontzat hartuz, indartsuagoak egiten garelako; geure burua garen bezalakoak onartuz, geure nortasuna sendotzen dugulako. Lehenbiziko pausoa da hori nork bere buruaz irri egiten ikasteko... Luisa Aguilarrek gai horrekiko sentiberatasun handia erakusten du testu erraz baina indar literarioz bete honetan. Ipuinak forma, kolore, emozio eta sentimendu mundu batera darama irakurlea. Maddik, amaren esana gogoan –bizitzan ama du erreferentzia nagusi–, banan-banan erantzuten die beste haurren esamesa eta trufei: besteentzat akatsa den hori abantaila eta zortea da Maddirentzat.

Haurrak zeinen axeriak izan daitezkeen erakusten digu istorio honek, eta, bestetik, zer kasu gutxi egiten diegun helduok haurrei hutsalkeriak diruditen gauzetan. Kontakizunak oso egitura nabaria du. Tim Bowleyk ahozko literaturaren baliabideak erabili ditu –errepikapena eta progresioa–, irakurlearen arreta bereganatzeko.

Liburu koloretsua da. Proposamen estetiko honetan teknika mistoaz eta collageaz baliatzen da umeak erantzukizunaren kontzeptua uler dezan: kasu honetan animaliatxo batek zer betebehar eta zainketa behar dituen. Bestetik, besterik ere azaltzen dio: zer animalia bizi daitezkeen etxean, eta zeinek bizi behar duten libre.


Te puede interesar

LOS TRES MANZANOS

Gerhard Oberländer

Sumendi bat daukat

Miriam Tirado Torras, Joan Turu Sanchez

La danza de las manos

Hervé Tullet

EL FUTBOL MIRA DEBAJO

Rob Lloyd Jones