Umeek gezurra esaten dutenetik
11,25 €
IVA incluido
No disponible
Umeek gezurra esaten dutenetik
Umeek gezurra esaten dutenetik leitzeko jarraibide batzuk. 1) Bilatu leku eroso bat irakurtzeko: besaulkia, ohea, belardi bukoliko bat. Edo ez: leku aldrebes batek balio diezazuke ere bai. Berdin-berdin sentiaraziko baitzaituzte deseroso liburu honetako orrialdeek. 2) Irakur ezazu egunean ipuin bat; bi, askoz jota. Hortik aurrera ardura zurea da soilik. 3) Kontuan har ezazu Uxue Apaolaza egile gaztea eta euskalduna dela, baina, hala ere, eta gezurra irudi dezakeen arren, ez duela literatura buenistarik egiten. Ez ezazu apalategian ipini Isabel Allenderen edo Paulo Coelhoren liburuen ondoan; ez ezazu irakurri, nik zer dakit, U2ren edo Mikel...
Urdangarinen azkeneko CDa entzun bitartean. 4) Jakizu Uxue Apaolazaren zakilak loditu egiten direla, ez tentetu edo gogortu, euskal literaturan ohikoa den bezala; horretan pixka bat pentsatuz gero konturatuko zara ñabardura ez dela hutsala. Eta litekeena dela hemendik aurrera ikusi, ukitu edota imajinatuko dituzun zakil guztiek tentetzeari edo gogortzeari utziko diotela, loditzen hasteko. Etengabe, koipetsuki. 5) Ez egin jaramonik jarraibide hauei: hauxe da hutsik gabe bete behar duzun erregela bakarra. Liburu batek, are gutxiago ipuin liburu batek, ez du instrukzioen beharrik. Liburu onez ari naiz, noski: axola duten liburuez. Hau bezalakoez. 6) Baina gogora ezazu liburu hau itxi eta mundu errealaren goxotasunera atzera itzultzeko esperantza galdu behar duzula: irakurri berri duzun azkeneko ipuinaren azkeneko lerrotik bista altxatu bezain laster konturatuko zara liburuko mundu berean jarraitzen duzula. Eta, okerragoa dena, bertan bizi zinela lehenago ere, Uxue Apaolazak zuretzat desestali aurretik.