URTE BATEN BUELTAN

Mariana Ruiz Johnson

16,00 €

IVA incluido

Disponible

URTE BATEN BUELTAN

ISBN 978-84-9172-465-0
Páginas 50
Año 2026
Editorial Pamiela
Sección Primeros Pasos

Amaitzean berriro hasiko den istorio bat; berriro hasi, baina desberdin. Bidaia bat urtaroetan zehar, bizitzako aldaketa txiki eta handiak ospatzeko. Umore, samurtasun eta sentiberatasunez betea, sagutxo-familia bat protagonista duen istorio honek urte batean zehar urtaroz urtaro gertatzen den guztia islatzen du: une zoragarriak eta ez hain zoragarriak, ikasitakoak, erronka txikiak eta aurkikuntza handiak, denak ala denak handitzearen abenturaren parte baitira. Ilustrazioak adierazkorrak dira eta kolorez gainezka daude, eta urtaro bakoitzaren mamia islatzen dute: etxeko jolasak neguan, bizikleta ibilaldiak udaberria heltzearekin batera,...

Leer más

udako izozkiak edo eroriz doazen hostoak udazkenean. Umeen begirada jakinguraren bidez urtearen izaera ziklikoa eta denboraren joana ospatzen duen obra bat, familiakoen artean partekatzekoa eta behin eta berriro gozatzekoa, egutegiaren buelta bakoitzarekin berritzen diren urtaroak bezalaxe.


Te puede interesar

El ninja patoso

José Carlos Andrés

ZU BAI MATAGARRI

Jess Hong

BADAKIT BARATZEA LANTZEN

Elena Odriozola

Aireratzeko prest

Cori Doerrfeld