Uxío (euskara)

Uxío (euskara)

Martín Romero

12,00 €

IVA incluido

No disponible

Uxío (euskara)

ISBN 978-84-17575-69-4
Páginas 64
Año 2020
Editorial Astiberri Ediciones
Sección Infantil Comic

“Kaixo, Uxio naiz. Eta zu?”.
...

Leer más


Hitz horiekin gonbidatzen gaitu mutiko ilegorri eta bihurri batek bere komikira sartzera. Ia-ia eskutik eramango gaitu bere abentura txoroak eta ideia xelebreak deskubritzera. Uxiok lagun bat du, Ana, eta txakurtxo bat, Rosenda; horiek izango ditu laguntzaile bere joan-etorrietan, baita irudimen mugagabeak zabaltzen dizkion parajeetarako bidaietan ere. Sei urtetik aurreragokoentzako album honetako orri koloretsuek mutikoaren abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari.

A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen liburuak 2019an, haur eta gazteentzako atalean. Epaimahaikoen hitzetan “komikigintzaren aukera narratiboak bestelako modu interesgarri batez baliatzen ditu”, “umorez, jostari eta adinera egokiturik“. Uxio galegoz argitaratu zen lehen aldiz.


Te puede interesar