Xahmaran

Xahmaran

Arretxe Jon

15,50 €

IVA incluido

Disponible

Xahmaran

ISBN 978-84-9746-545-8
Páginas 184
Año 2011
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara, geratzen zaizkion anai...

Leer más

-arreben bideari jarraituz. Izan ere, Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko ahaleginetan, nor bere erara. Jon Arretxek ohikoa du bere liburuen bidez beste kultura batzuk erakustea, irakurlea urruneko eta ez hain urruneko hirietan zehar eramatea, bidaia-gidetan agertzen ez den errealismoa eta giza alderdia landuz. Nobela beltz honek Istanbul eta Munich ditu kokaleku, desberdintasun guztien gainetik harreman estua daukaten bi hiri. Aberri lapurtuaren grina, biziraupenerako borroka, idealak eta desengainuak? hori eta gehiago daXahmaran, ohoretik desohorera doan bidaia.


Te puede interesar

Siete colores

Jon Arretxe

KARANBOLA TOXIKOAK

Andoni Urzelai

Lo que mueve el mundo

Kirmen Uribe

Twist

Harkaitz Cano