Xaldun Kortin Jolastu gurekin!

Xaldun Kortin Jolastu gurekin!

20,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Xaldun Kortin Jolastu gurekin!

ISBN 978-84-616-6825-0
Páginas
Año 2014
Editorial Labrit Multimedia
Sección Infantil Música

LIBURUA + CDa + DVDa:


Nafarroako ondaretik bildutako kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko eta ipuinak), baita haur hizkeraren hiztegia ere. Horrez gain, etxean euskara erabiltzeko gomendioak biltzen ditu.

NORI ZUZENDUA?

Haurrekin lotutako ahozko ondarearen bilketan sakondu nahi duten guztiei zuzendua dago liburua. Hezitzaileek bilketa osoa topatuko dute, jolas, formula eta kontu guztien bilketa, bildutako herriaren arabera sailkatuak. Horrela, gure...

Leer más

ondareak herriz herri izan dituen aldaketak klasean landu ahalko ditu, baita Nafarroa Garaiko euskalkien bustidurak eta aldaerak ere. Haur hizkeraren hiztegiari esker 0-3 urte bitartean diharduten hezitzaileak modu egokian mintzatuko dira beren haurrekin, hizkuntzaren transmisioan horren garrantzitsua den maitasuna eta lotura azaltzeko haurrekin bereziki erabiltzen diren hitzak erabiliz.

Honetaz gain, bertan agertzen den materiala biziki langungarria izanen da 0-6 urte arteko klaseko material gisa, zenbakiak ikasteko, gorputzen atalak, ipuinak, abestiak…

Ume txikiak dituzten familiek txikienekin mintzatzeko doinu eta hitz egokiak topatuko dituzte bertan. Formula eta jolas ugari etxean edota kalean lantzeko eta, batez ere, euskara ama hizkuntza ez duten gurasoen artean, etxean oso lagungarrian izan daitezken hizkuntza baliabideak.


Te puede interesar