Zaintzaren hariak

Zaintzaren hariak

Felix Arrieta Ferrer

12,00 €

IVA incluido

Disponible

Zaintzaren hariak

ISBN 978-84-1360-309-4
Páginas 92
Año 2023
Editorial Elkar
Sección Teoría Política

Ez dago zaintzaren inguruan nahitaezkoa zaigun eztabaida baino auzi garrantzitsu eta premiazkoagorik gaur egun. Pandemiak sozialki birdefinitu gaitu guztiak, eta bereziki adinekoak. Adineko gehienek zaintza gehiago eskaintzen dute (beren familian, maila komunitarioan eta abar luzean) sistema publikoari eskatzen diotena baino. Beren kontu-balantze soziala positiboa bada ere, autodeterminatzeko gaitasunik ez duten “egoiliar” gisa definitu ditugu, zaindu beharrekoak, familian eta ingurunean betetzen duten funtzio sozialaz gabetuta, gastu-iturri gisa. Adinekoen eta pertsona zaurgarrien zaintzaren 360 graduko bidaia egiten da ondoko orrietan,...

Leer más

eta irakurleak askotan ikusiko du bere burua bertan islatuta, aurpegi desberdinetako edozeinetan: egoera horietako batean dagoelako bera edo hurkoren bat, edo noizbait halaxe egongo den ziurtasun osoa duelako. Zaintza erdigunean jartzeko aldarria feminismoari zor zaio (hori ere bai). Ez da harrigarria, zaintza-lanen ardura emakumeen bizkar gainean baitago nagusiki, eta mendez mende iraun duen desberdintasunaren hezurdura osatzen du horrek, dela esfera pribatuan, dela publikoan. Liburu honen asmoa gainditzen duen auzia da hori, dudarik gabe. Baina egileak ez dio bizkar eman, aitortzen du feminismoaren ekarpena, eta handik edaten jarraitzera gonbidatzen gaitu gizarte-zerbitzu publikoen berrantolaketa eskatzearekin batera. Abiapuntu zintzoa, errespetuzkoa eta ezin egokiagoa iruditzen zait. Eskerrik asko horregatik ere, Felix. Pilar Kaltzadaren Hitzaurretik


Te puede interesar

Populismo y hegemonía

Emma Ingala, Jose Enrique Ema, Samuele Mazzolini, Jorge Alemán, Allan Dreyer Hansen, Luciana Cadahia, Valeria Coronel, N Sánchez Madrid