Zergatik panpox

Zergatik panpox

Arantxa Urretabizkaia

10,00 €

IVA incluido

Disponible

Zergatik panpox

ISBN 978-84-7568-743-8
Páginas 64
Año 2013
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara...

Leer más

etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.


Te puede interesar

Arotzaren eskuak

Alberto Ladrón Arana

SU ZELAIAK

Mikel Peruarena Ansa

Zomorrotu

Aintzane Usandizaga

Akordatzen

Joseba Sarrionandia