Zezena eta mutila

Zezena eta mutila

Felipe Juaristi

5,90 €

IVA incluido

No disponible

Zezena eta mutila

ISBN
Páginas 68
Año 2004
Editorial Desclée De Brouwer
Sección

Mutila Pasaiako plazan azaldu da. Benetako beltza ematen du, Afrikakoa. Burutik oinetaraino lehoi larruz jantzita dago eta buruan ostruka lumak ditu, kapela moduan. Oinez dabil oinetakorik gabe, eta eskuinean lantza handi bat darama, mutila bezain luzea, mutila bezain beltza. Gure mutila Niger ondoko herri batekoa da. Hamabi urte betetakoan zezen bat hil behar du bere eskuez, edo bestela, neka-neka eginda, errendituta utzi behar du. Horrela heldua dela frogatuko du. Felipe Juaristi Galdós Poesian lantzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean. Haur eta gazteek, nik uste, berezko jarrera dute...

Leer más

poesiarekiko, baina batzuetan, liburuak falta zaizkielako, ez dute behar bezala ulertzen poesia zer den. Poesia, niretzat, dena da, baita literatura ere. Egia da hitz lauak lege batzuk dituela, eta olerkiak besteak, baina finean batak ezin besteak irakurlearen bihotza hunkitzea dute helburu. Hori da nire lana: testu ederrak egitea, letra idatziarekiko lilura sor dezaketenak; esandakoak barrenean jira eta buelta eginik, hausnarketarako ere baliagarria izan dadin.