Zorion handiegia

Zorion handiegia

Alice Munro

19,50 €

IVA incluido

No disponible

Zorion handiegia

ISBN 978-84-937619-2-9
Páginas 320
Año 2012
Editorial Meettok
Sección Narrativa / Narrativa Anglosajona

Hamar ipuin berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak. Man Booker International saria irabazi zuen 2009an. 

Leer más

Tahoma, Verdana; line-height: 14px; text-align: justify;">Lehenengo ipuinean, emazte eta ama gazte bat bere hiru haurrak galdu izanak sortzen dion min jasanezinetik libratzen saiatuko da ustekabeko bideetatik. Beste batean, emakume gazte batek, sedukzio ezohiko eta umiliagarri baten aurrean, buru argiz baina modu desatseginean erantzungo du. Beste ipuin batzuk agerian utziko dituzte, besteak beste, senar-emazte batzuen “zulo-sakonak”, haurren krudelkeria susmatugabea nahiz mutil bati bere aurpegi desitxuratuak bizitzan dakarzkion alde onak, eta txarrak. Eta lanari izenburua ematen dion ipuin luzean, negu batean Sophia Kovalevskyrekin batera (XIX. mende amaierako errusiar atzerriratu eta matematikari bat) bidaiatuko dugu. Bidaia Rivieran hasiko du ―maitalea bisitatuko baitu han―, Parisen, Alemanian eta Danimarkan jarraituko ―bertako doktore batekin egingo du topo zorigaiztoz―, eta Suedian amaituko ―han irakatsiko baitu, emakumezko matematikari bati lana eman nahi dion Europako unibertsitate bakarrean―. 

Argi eta aise, Alice Munrok berriz ere gertaera eta emozio konplexu eta zailak jasotzen ditu ipuin hauetan, gizon-emakumeak bizitzan gertatzen zaien horretara nola egokitzen diren eta nola bizipen horiek sarri buruz gain egiten dien erakusten baitu. 

Zorion handiegia ipuin-bilduma sinesgarria eta zirikatzailea da, are ausarta. 


Te puede interesar

Bienvenidos al Sabbath

Varios Autores, Aa. Vv.

El escarabajo

Edgar Allan Poe, Ruben Dario, Daniel Defoe, Washingt Irving