Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Traducción de Iñigo Roque Eguzkitza, Amaia Astobiza Uriarte
10,00€
IVA incluido
Disponible
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Traducción de Iñigo Roque Eguzkitza, Amaia Astobiza Uriarte
ISBN | 978-84-16946-94-5 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 108 |
Tamaño | 190x125mm |
Encuadernación | Rústica con solapas |
Precio | 10,00 |
New Lef Review pentsamendu aldizkari politikoan argitaratu zituen Perry Andersonek liburu honetan jasotzen diren bi testuak: Presaka Betleemerantz eta Siongo etxea. Perry Anderson historialari eta saiogile marxistak ohi duen zehaztasun eta ikuspegi zabalarekin, gutxitan bezala azaltzen du Palestinaren kolonizazio sionista eta azken mendean egon diren une politiko erabakigarrienetan egin diren irakurketa ezberdinak. Geopolitika eta teoria politikoaren bidegurutzean kokatzen da liburu llabur, aberats eta soil hau.
«Palestinarren patua maskaratu asmoz, garaileek eufemismo sorta berezi bat asmatu zuten. Garbiketa ez zegokien soilik pertsonei. Lurrak eta jabetzak eskuratu zituzten, artean kolonialismoaren historian ezein kolonizaziok erdietsi gabeko abiaduran eta eskalan.»
Perry Anderson, Presaka Betleemerantz
Acerca de Perry Anderson
1938 Londres
Historialaria eta saiogilea da. Historiaren soziologia eta historia intelektuala aztertu ditu. Mendebaldeko marxismoa izan da haren kezka nagusietako bat. Gerra hotzaren testuinguruan, erretorika militaristaren kontra eta E. P. Thompson eta John Saville marxista britainiarren hitzalean sortu zen, 1960an, New Left Review pentsamendu aldizkari politikoa. Lehenengo zuzendaria Stuart Hall izan zen eta 1962tik hartu zuen lan hura Perry Andersonek. Liburu honetako bi testuak aldizkari horretan argitaratu ditu Andersonek. Dozena bat liburu baino gehiago argitaratu ditu, baina hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.