Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz

Itzulpena: Iñigo Roque Eguzkitza, Amaia Astobiza Uriarte

10,00€

BEZa barne

Badugu

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz

Itzulpena: Iñigo Roque Eguzkitza, Amaia Astobiza Uriarte

ISBN 978-84-16946-94-5
Hizkuntza Euskera
Orriak 108
Tamaina 12x19
Azalak Rústica con solapas
Prezioa 10,00

New Lef Review pentsamendu aldizkari politikoan argitaratu zituen Perry Andersonek liburu honetan jasotzen diren bi testuak: Presaka Betleemerantz eta Siongo etxea. Perry Anderson historialari eta saiogile marxistak ohi duen zehaztasun eta ikuspegi zabalarekin, gutxitan bezala azaltzen du Palestinaren kolonizazio sionista eta azken mendean egon diren une politiko erabakigarrienetan egin diren irakurketa ezberdinak. Geopolitika eta teoria politikoaren bidegurutzean kokatzen da liburu llabur, aberats eta soil hau.

«Palestinarren patua maskaratu asmoz, garaileek eufemismo sorta berezi bat asmatu zuten. Garbiketa ez zegokien soilik pertsonei. Lurrak eta jabetzak eskuratu zituzten, artean kolonialismoaren historian ezein kolonizaziok erdietsi gabeko abiaduran eta eskalan.»
Perry Anderson, Presaka Betleemerantz


Perry Anderson-ri buruz

1938 Londres

Historialaria eta saiogilea da. Historiaren soziologia eta historia intelektuala aztertu ditu. Mendebaldeko marxismoa izan da bere kezka nagusietako bat. Gerra hotzaren testuinguruan, erretorika militaristaren kontra eta E. P. Thompson eta John Saville marxista britainiarren hitzalean sortu zen, 1960an, New Left Review pentsamendu aldizkari politikoa. Lehenengo zuzendaria Stuart Hall izan zen eta 1962tik hartu zuen lan hura Perry Andersonek. Liburu honetako bi testuak aldizkari horretan argitaratu ditu Andersonek. Dozena bat liburu baino gehiago argitaratu ditu, baina hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.

Gehiago jakiteko