«El algoritmo paternalista» en la SER
Miércoles 04 de Diciembre
Taylorrek uste du arrazismoa esplizitutik inplizitura garatu dela, eta horrek zerikusia duela AEBek beren burua munduan aurkezten eta kokatzen duten moduarekin. Ordea, politika baztertu du arraza arazoak konpontzeko tresna gisa.
2018ko uztailak 1
Keeanga-Yamahtta Taylor (Chicago, AEB, 1950) Princeton Unibertsitateko irakasle laguntzailea izateaz gain, ekintzailea da. Traficantes de Sueños-ek argitaraturiko Un Destello de Libertad (Askatasun izpi bat) liburua aurkezten izan da Euskal Herrian, Katakrak liburu dendak gonbidatuta. AEBetako Poliziaren abusuen kontra sorturiko mugimendu sozialak aztertu ditu obran.
Ohikoa dena baino askoz beranduago sartu nintzen mundu akademikoan, eta, horren aurretik, urte asko igaro nituen auzi kriminalen inguruko antolatzaile gisa, adibidez. Duela hamar urte itzuli nintzen ikasketetara. Asko pentsatu nuen ikasketen eta idaztearen inguruan, bi horiek mugimendu sozialei eskaintzen dietenaren inguruan. Halaber, Estatu Batuetako argitalpenei begira, publikatzeagatik publikatzen dute, eta publiko akademiko bati begira; nik beste ikuspuntu bat dut.
Gizartean existitzen denaren inguruko haserrearen eta kontzientziazioaren arteko tartea murriztea, horri aurre egiteko nahia azaleratzea eta ohartzea gaitasuna dugula horretarako. Jendea beti dago haserreago desberdinkeriarekin desberdinkeria horiek aldatzeko zerbait egiteko gogoekin baino. Hori da erronka: nola lortu jendea konbentzitzea esplotazioa eta zapalkuntza dagoela ulertzeaz gain horren kontra borrokatu behar dela.
Bai. Kontzientziazioa kapitalismoan garatzen den moduaren araberakoa da hori. Herritarrak bakartuta daude, eta bakarrik daudela sentitzen dute, bakarrak direla zerbait sentitzen dutenak. Askotan, abailduta daude, eta uste dute ezin dela ia ezer egin. Ezkerraren erantzukizuna da historia erabiltzea erakusteko jendeak non lortu duen erronkei aurre egitea. Eta jendea antolatzea, eta politikaren parte izateko konbentzitzen saiatzea; askotan, borroka da bide egokiena aldaketarako dugun gaitasunei buruzko galderak gailentzeko.
Ezin dugu beti jakin zeren ondorioz igarotzen den pertsona bat pasibo izatetik aktibo izatera. AEBetan, polizia abusuen kasu askok sorraraz zezaketen Black Lives Matter mugimendua, baina Fergusonen gertatu zen; ez dakigu zergatik hor, ez daki inork, baina niretzat hori ez da kontua. Kontua da ezker gisa han egotea jendeak borrokarako bidea hartzen duenean, eta laguntza ematea, argudioak emanez: zergatik antolatu behar dugun, estrategia bat zehazten, eta abar. Garrantzitsuena da han egotea horrelakoak gertatzen direnean.
Mugimendua eraldatu egin da, eta auzi gehiago hartu ditu: zerk eramaten ditu beltzen komunitateak Poliziaren zaintzapean egotera neurriz kanpo? Zergatik, proportzioz, beltzak dira gehien kartzelatzen dituztenak, AEBetako beste talde batzuekin konparatuta? Auzi askorekin zerikusia du: pobreziatik lan aukera faltaraino, esaterako.
Gorakada hori errealitate bilakatu da, Etxe Zurian dagoen supremazista zurien laguntzaz. Izan ere, Trumpen administrazioaren erasoak aurpegi askotarikoak dira: beltzen komunitateei egiten die eraso, musulmanei, latinoei, baita mexikarrei eta beste hainbati ere. Talde horiek guztiek konektatzeko beharra dute, baina behar horrek ez du esan nahi konexioa automatikoki gertatuko denik. Eta hori da erronka AEBetako ezkerrarentzat: nola artikula daitezkeen borroka horiek, nola gainezarri. Kartzelatzeak, Guantanamokoak, esaterako, terrorismoaren aurkako neurri gisa sortu zuen AEBetako armadak; orain, immigrazio neurri bat da, Trumpen administrazioaren jariakortasunaren erakusgarri. Orain gelditu behar ditugu.
Zaila da. Erraza da argudio politikoa zehaztea, esatea zergatik egin behar den gauza bat edo bestea, baina praktika beste mundu bat da. Estatu Batuetako ezkerraren maila politikoa oso txikia da, eta horrek esan nahi du ez dagoela tarterik elkartasunerako, eta jendeak oso era mugatuan pentsatzen duela bere erakundeen interesen inguruan. Fundazioen eta gobernuz kanpoko erakundeen eragina ere kontuan hartu behar da.
1970eko hamarkadaz geroztik izandako arrazismoaren aurkako mugimendurik garrantzitsuenak dira egungoak. Ekintzaileengan eragina izaten saiatzeko idatzi nuen, arrazismoaren auzien inguruan gogoeta egiteko.
Uste dut milioika immigranteren esplotazioaren eta esklaboen genozidioaren bitartez eraiki zirela AEBak. Beraz, arrazismoa dago amerikar proiektuaren erdigunean. Ezin da piztu eta itzali. Uste dut inplizitutik espliziturako garapenak zerikusia duela AEBek beren burua munduan aurkezten eta kokatzen duten moduarekin. AEBetan asko hitz egiten dute amerikar berezitasunaz, demokrazian oinarrituriko eta sorturiko herrialdea dela eta herrialde bakana dela. Eta, gogor lan eginez gero, amets guztiak bete daitezkeela.
Zaila da hori egitea beltzak gaizki tratatzen dituzten bitartean, beltzek bozkatzeko eskubiderik ez dutenean, eta hainbat eraso arrazista daudenean. Amerikaren mundu mailako gailentasun politikoaren zilegitasunari eusteko, esplizituki arrazista izatea eutsiezina bilakatu zen. Baina horrek ez zuen arraza logika aldatu. Beltzak auzo batzuetan elkartzea eta beltzei gutxiago ordaintzea, esaterako, errentagarriagoa da, eta beltzen eta zurien arteko desberdintasunak handitzeko besterik ez du balio izan.
Ez. Historia luzea dago legeak aldatzearen inguruan eta gizartearen parte batzuk aldatzearen inguruan, beltzak mainstream-ean sartzeko, baina horrek ez du aldatzen zer dagoen oinarrian: desberdintasunak eraikitzen direla amerikar kapitalismoan. Beltz gutxi batzuk arrakastatsuak izan daitezke, bat presidente izan daiteke, baina horrek ez du aldatzen beltzak neurriz kanpo direla pobreak, neurriz kanpo daudela lanpostu txarrenetan eta eskola eta etxebizitza okerrenetan.
Zaila izan zen. Harrotasun puntu bat izan zen, baina espero zen kanpainan hitzemandako gauza batzuk beteko zituela: lanpostu gehiago beltzentzako, adibidez. Itxaropen handiak zeuden Obamaren administrazioarekin, baina desilusioa ere handia izan zen. Desilusioa, ziurrenik afrikar amerikarrentzako azken aukera islatzen baitzuen Obamak, beren interesak defenda zitzakeen hautagai bat presidente kargura iristeko.
Zaila da. Kongresuko gehiengo zuria oso arrazista zen, Obamaren aurkakoa, eta askok horri egozten diote emaitza falta. Uste dut badagoela saldukeria sentsazio hori, batez ere beltz gazteentzat, gauza bat esatea eta gero boterean beste zerbait egitea, hori ez betetzea.
Bi gauza horiek lotuta daude. Desilusioak eta Obamak aldaketa nabarmen bat lortzeko zuen gaitasun ezak sentsazio bat sortu zuten: zerbait egiteko beharra. Obamak esan zuen ez zuela botererik aldaketarik egiteko, eta antolatzea eta protestak egitea izan zen aukera bakarra. Testuinguru horretan gertatu zen.
Konplikatua da, beltzen artean ere askok uste dutelako hala dela. 40 urtez behin eta berriz errepikatzen badute beltzak direla beltzen egoeraren errudun, azkenean uste dute egia dela. Aldi berean, norbanako batek ideia kontserbadoreak eta statu quo-a mehatxatzen duten ideiak izan ditzake. Jendeak errua botatzen die kulturei, familia egiturei eta horrelakoei, beltzen komunitateen egoerari dagokionean. Aldi berean, aldaketa bat nahi dute.
Bai, arazo ikaragarria da. Jariakorra ere bada. Baina pentsa dezakete ere dirudunek gero eta diru gehiago dutela, askotan lanik egin gabe, ezer egin gabe, eta horrek galderak sortzen ditu berdintasunaren inguruan. Amazoneko burua, esaterako, AEBetako aberatsena da, soldata txikiak ordaintzen dizkielako bere langileei. Beraz, hori da puntu garrantzitsua: ideiak jariakorrak dira, ez dira finkoak, eta testuinguruak garrantzia du, gertatzen denak garrantzia du. Finean, horrek eragina du jendeak egin dezakeenaren ustean, posible denaren inguruan.
Hillary Clinton oso hautagai txarra izan zen. Afrikar amerikarra bazara, eta Black Lives Matter mugimendua bizi-bizi bada, zer gertatzen da Alderdi Demokrataren hautagai nagusiaren leloa Amerika Handia da Dagoeneko bada? Trumpen kasuan, Egin Amerika Handi Berriz. Bien bitartean, Poliziak beltzak hiltzen ditu [egoeraren zentzugabekeria islatzeko keinua egiten du]. 240 milioi boto emaile daude AEBetan, eta ehun milioik ez zuten botorik eman: gehienak demokratak. Ez zuten botoa eman, uste baitzuten ez zuela ezertarako balio. NBE Nazio Batuen Erakundeak egin bezala, Alabamara joan, eta NBEk herrialde garatu batean inoiz ikusi ez zuen pobrezia maila bera ikusten baduzu, horrek ez du zerikusirik Trumpekin, haren aurretik dator. Beraz, nor bozkatu behar dute horiek? Amerika jada handia dela dioen hautagaia?
Herritarrentzako alternatiba faltak eragiten du botorik ez ematea. New Yorken, adibidez: gazte bat [Alexandria Ocasio-Cortez] izango da demokraten hautagaia kongresurako, lau legealditan hautatua izan den hautagaia atzo egindako primarioetan [astearte gauean] garaitu ostean. Duela bederatzi hilabete, mahaiak zerbitzatzen ari zen, eta orain alderdiko guardia zaharra garaitu du. Programa sozialista du, eta osasun unibertsalaren alde egiten du; horregatik bozkatu dute.