Listado de autores/as

Rosa Luxemburg

Zamość 1871 ​- Berlin 1919

Rosa Luxemburg teorialari marxista, filosofoa, ekonomialaria, gerraren kontrako ekintzailea eta iraultzaile sozialista izan zen. Leo Logichesekin batera Sprawa Robotnicza (Langileen kausa) egunkaria sortu zuen Poloniako Alderdi Sozialistaren (PPS) nazionalismoari aurre egiteko. Gerora Lituania eta Poloniako Erreinuko Alderdi Sozialdemokrata (SDKPiL) eratuko zuten. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) kide zen 1915ean SPDek Alemaniak Lehen Mundu Gerran parte hartzea babestu zuenean eta Karl Liebknechtekin batera Espartakisten Liga (Spartakusbund) sortu zuen, gerora Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) izango zena. Die Rote Fahne (Bandera Gorria) egunkariaren sortzaileetako bat izan zen eta hantxe idatzi ohi zuen abagune politikoaz. 1919an sozialdemokraten aginduetara zeuden Freikorps paramilitarrek hil egin zuten, Liebknechtekin batera.
Euskaraz irakurgai dago Erreforma edo iraultza (Federico Engels Fundazioa 2008) testu klasikoa.



En la editorial:

Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti

Rosa Luxemburg

13.00€

Disponible