Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti

Traducción de Amaia Lasa

13,00€

IVA incluido

Disponible

Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti

Traducción de Amaia Lasa

ISBN 978-84-16946-18-1
Idioma Euskera
Páginas 142
Tamaño 14x21
Encuadernación Paper-azalezkoa hegalekin
Precio 13,00

1915eko otsailean atxilotu zuten lehenengoz Rosa Luxemburg Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. Sophie Liebknecht Luxemburgen burkide Karl Liebknechten bigarren emaztea izateaz gain abokatua zen. Alemanian errusiar sozialdemokratak eta sozialista iraultzaileak defendatu ohi zituen euren ekintza politikoengatik herrialdetik kanporatzeko arriskuan zeudenean.
1918ko iraultzaren ostean askatu zuten Luxemburg eta bere lan iraultzailearekin jarraitu zuen. Ados ez bazegoen ere insurrekzio espartakistan parte hartu zuen. Gobernu sozialdemokrataren errepresio oldean hil zuten, 1919 urtea hasi berritan. Gutunotan naturarenganako maitasuna adierazten du. Kartzelan egondako hiru urte eta lau hilabeteetan artikulu politikoak eta manifestuak idatzi zituen, noski, baina bere lagun Sophiri idatzitako gutunotan nabarmentzen da ez ziola uko egin edertasun estetikoari: musikari, literaturari, txorien txioei, bizitzako une ederren oroitzapenei. Franz Mehringen esan ohi zuen «Karl Marxen ostean marxismoak sortu zuen buru miragarriena» zuela Luxemburgek.


Acerca de Rosa Luxemburg

Zamość 1871 ​- Berlin 1919

Rosa Luxemburg teorialari marxista, filosofoa, ekonomialaria, gerraren kontrako ekintzailea eta iraultzaile sozialista izan zen. Leo Logichesekin batera Sprawa Robotnicza (Langileen kausa) egunkaria sortu zuen Poloniako Alderdi Sozialistaren (PPS) nazionalismoari aurre egiteko. Gerora Lituania eta Poloniako Erreinuko Alderdi Sozialdemokrata (SDKPiL) eratuko zuten. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) kide zen 1915ean SPDek Alemaniak Lehen Mundu Gerran parte hartzea babestu zuenean eta Karl Liebknechtekin batera Espartakisten Liga (Spartakusbund) sortu zuen, gerora Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) izango zena. Die Rote...

Saber más