Hondamuinean

Zerocalcare

15,00 €

IVA incluido

No disponible

Hondamuinean

ISBN 978-84-947597-4-1
Páginas 190
Año 2018
Editorial Farmazia Beltza
Sección Novela Gráfica / Komikiak

Euskaraz komikiak irakurtzea zein zaila den azpimarratu du Garbiñe Ubeda Goikoetxeak liburua aurkezten hasteko. Zerocalcareren lehenbiziko komikiak ere frantsesez irakurri zituen eta, horregatik, honako galdera ekarri du mahaira: “Ze astro-gurutzaketa gertatu behar da horrelakoak euskaraz irakurri ahal izateko?”. Erantzuna berehala eman du: “Ba hementxe daukazuena bezalako bat”. Mahaikide zituen bi lagunei begiratu die: Hondamuinean argitaratua ikusteko bat egin dute David Zapirainek, “hau euskarara ekarri arte bakerik eman ez duena” Ubedaren arabera; eta Koldo Izagirrek, komikiaren estilo underground-a itzultzen baino, birsortzen aritu...

Leer más

dena. Michele Rech-ek, alegia Zerocalcarek, 2017an publikatu zuen Hondamuinean, kutsu autobiografiko nabarmena daukan lana. “Zerocalcarek ez du konplexurik bere kultura popularra aitortzeko”, esplikatu du Zapirainek eta erantsi du “gure gizartearen bibisekzio bat dela” bi bolumenez osatutako komiki hau –lehenbizikoa da ostegun honetan aurkeztu dutena–. Haren orrialdeetan kontatzen dira mundu osoan milaka liburu saltzera iritsi den komikigilearen bizimodua eta haren gaztetako lagunekin elkartzen denean sentitzen duen kontrastea: erabateko prekarietatean bizi dira eta, bi egoera sozialen arteko diferentziak harreman estuenak ere gaiztotzen ditu. Liburu “bortitza” dela esplikatu du Zapirainek, une batzuetan irakurketa etetera ere eramaten zaituena.


Te puede interesar

Sistemas ocultos

Dan Noot

BARCELONA. ALMA NEGRA

Lapiere Jakupi Pe

Sostiene Pereira

Antonio Tabucchi, Pierre-Henry Gomont

Matadero Cinco o La cruzada de los niños

Ryan North, Albert Monteys