«Idazketa labana bat da» IRUTXULOKO HITZAn
Viernes 22 de Noviembre
TESTUA ETA ARGAZKIA: ALBERTO CRESPO MONTES
Pello Agirre: itzultzailea
IZUAREN OSTEKO GOGOETA liburuaren itzultzailea
Ezkaba aldizkarian, urteetan zehar hainbat libururen egileekin elkartu gara. Oraingo honetan Arrotxapean daukagun itzultziale bati elkarrizketa egin diogu. Susan Buck-Morss filosofo estatubatuarraren lan bat itzuli berri du eta bere lanari buruz hitz egin dugu.
Pello: Ni berez, Segura herrikoa naiz, Gipuzkoakoa, Arrotxapeara gazte nintzela etorri nintzen lan egitera. Nafarroako Gobernuan itzultzaile bezala hobei urte daramatzat. Itzultzen ditugun gauzen artean, Nafarroako Aldizkari Ofiziala, museoetarako arte alorreko idatziak eta hezkuntza munduko gauzak daude batez ere. Lanbide polita eta interesgarria da eta asko ikasten dut.
Katakrakeko kideek aukera hau eskaini zidaten. Hedoi Etxarte, Katakrakeko editorea, nirekin harremanetan jarri zen lan hau burutzeko. Ingeleratik itzultzeko lana, erronka polit bat izan zen. Beti euskera-gaztelania edo gaztelania-euskerako testuak itzuli ditut eta aldi honetan ingeleratik euskerara egiten dudan lehn lana izan da.
Lan hau burutzeko, ingelerazko lan originalaz aparte, obra honen beste itzulpen batzuk hartu ditut lagungarri bezala. Kasu honetan filosofia politikoa gai sakon xamarra denez gero beste bertsio batzuk izatea lagungarri egiten du lana. Beste zailtasun bat euskeraren estruktura zeharo ezberdina del ingelerakoarekin alderatuta. Normalean euskerak bere egituragatik, informazioa esaldien azkenean joaten da, eskuin aldean. Oso inportantea da informazioa aurrera eramatea eta esaldiak ulergarri egitea. Hori normalean, ahozko euskeran naturalki ongi egiten dugu, baina idazterakoan, garai batean ez zen egiten eta horrexegatik hain zaila zen euskeraz irakurtzea, testuak hain naturalak ez zirelako. Horregatik orain asko saiatzen gara esaldiaren hasieratik zertaz ari garen argi zuten.
Erronka bat izan da eta gianditu dut. Ingelera asko ikasi dut eta egunero ingeleraz irakurtzeko aukera eman dit. Liburu hau itzultzeko asko irakurri izan dut eta gauza asko ikasi ditut. Arte garaikidea eta filosofia politikoari buruz asko hitz egiten da eta liburuan. Horretaz jakiteko liburu eta artikulu asko irakurri ditut. Beste aldetik euskeraren esaldiekin borroka egin izan dut, nahiz eta borroka polita izan.
Liburua Susan Buck-Morss filosofo estatubatuar famatuak idatzi da. New Yorkeko dorre bikien atentatuen ostean haustura bat egon zen. Estatubatuar guztien pentsatzen zuten terrorismoarne kontrako gerra batean murgilduta zeudela. Ordura arte Estatu Batuak ukiezinak ziren, Mendebaldearen hegemonia zeukaten.
Buck-Morssek gaur egungo arte mudnua (art world) kritikatzen du, artea moda bat bihurtu dela esanez. Art worldak hartzen ditu artista handienak, eta babeste ditu instrumentalizazio komertzialetik eta industria kulturaletik baina desaktibatzen ditu. Kentzen die lehen zuten botere politikoa. Gaur egun artistak dira inportanteak eta ez haien obrak. Badirudi askatasuna dutela baina ez da egia. Kritikoen eta erakusketa komisarioen menpe daude, haien esanetara. Berak ordura arte politikoa, kritikoa eta soziala aldarrikatzen du. Museoak kritikatzen ditu. Egungo museoetan artea, moda, janaria, erosketak, musika eta abar nahasten dira, eta esperientzia estetikoa ez da hain inportantea. Bilbon, adibidez, berak esaten duen bezala, museoa hiria garatzeko bide bihurtu da, eta oso urrun gelditu da kritika politikoa egitetik.
Liburuak kritikatzen du nola mendebaldeko intelektualek ez duten kontutan hartu islamiar pentsalariak. Beste zutabe bat teoria kritikoa da, Walter Benjamin eta Frankfurteko eskolak garatua, hots, gaur egun ezker globalaren proiektu poli8tko bat eratzeko beharra dagoela. Kontua ez da besteak ezagutzea edo ulertzea, baizik eta problemak globalak direla.
Nire familia eskertu nahi dut, haiekin egoteko denbora hartu dudalako. Baita lankideak ere eskertu nahi ditut haien laguntzagatik, eta bereziki Juan Jose Petrirena, Itziar Diez de Ultzurrun eta Alaitz Zabaleta.