«El arte de no ser gobernados» en LE MONDE DIPLOMATIQUE
Viernes 20 de Diciembre
Viernes 06.11.20
EL DIARIO VASCO
CULTURA
Beppe Fenoglioren eleberria, ‘partisanoen literatura’ delakoaren harribitxietako bat, euskarara ekarri du Josu Zabaletak
NEREA AZURMENDI
DONOSTIA.
Euskarara iritsi gabe zegoen orain arte Beppe Fenoglio (1922-1963) idazle eta itzultzaile italiarra. ‘Una questione privata’ eleberria da urrats hori egin duen lehena, eta Josu Zabaleta Kortaberriaren lana dela medio ‘Kontu pribatu bat’ bilakatu da.
Katakrakek argitaratu du, azken hilabeteetan tamalez aurkezpen formalik gabe gelditu diren beste itzulpen bikain batzuk bezala, hala nola Manuel Tiagoren (Alvaro Cunhal) ‘Bost egun, bost gau’, Iñigo Roquek itzulia eta Silvia Federiciren ‘Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria’, Amaia Astobizak euskaratua. ‘Kontu pribatu bat’-en aurkezpenera itzultzailea, Hedoi Etxarte editorea eta hi tzaurrea idatzi duen Paul Beitia Ariznabarreta bildu ziren atzo Donostian.
Luze jardun zuten Italian berariazko generoa den ‘partisanoen literaturaz’, non Fenoglio erreferen tzia nagusietakoa den. Egilearen liburu gehienak bezala, idazlea hil ostean –hil eta bi hilabetera, zehazki– argitaratu zen ‘Kontu pribatu bat’, Italo Calvinoren ustez erresistentziari buruzko libururik onena. Ondo ezagutzen zuenaz idatzi zuen Fenogliok, partisanoa izan zen Fenoglio, faxismoaren eta okupa tzaile nazien aurkako erresisten tziako kide, talde eta lurralde desberdinetan.
Batik bat fikziozko lanak eman zituen ‘partisanoen literatura’ horrek, Hedoi Etxarteren hitzetan, erronka zail bati egin zion aurre: «Nola kontatu gertakizun historiko bat gertatu berritan, jendea parte izan denean eta jende guztia gaiari buruz hitz egiten ari denean?». Ez da irudimena gehiegi behartu behar gogoeta hori Euskal Herrira ekartzeko. Fenoglio eta beste zenbaiten lanak bide-erakusgarri izan daitezkeelakoan hartu zuen gustura Katakraken proposamena Josu Zabaletak. «Hemen badugu historia bat, eta kontatu egin behar dugu; ereduak behar ditugu», esan zuen. Aurkezpena baliatu zuen halaber itzulpengintza literarioari buruzko zenbait gogoeta nahiko ilun partekatzeko.
Josu Zabaletak nabarmendu zuen, editoreak eta hitzaurregileak bezala, ‘Kontu pribatu bat’ nobelaren bertute nagusia dela erresistentziaz hitz egitea, eta politikoki lerratzea, erresistentzia protagonista bilakatu gabe, «baizik eta bizitza definitu, mugatu eta baldintzatzen duen egoera».
‘Kontu pribatu bat’, finean, maitasun istorio bat da, Milton, Fulvia eta Giorgioren artean sortzen duten hiruko harremanarena, baina ezin da bereizi protagonistei eta gainerako pertsonaiei –«kon plexuak eta oso landuak»– bizitzea tokatu zaien historiaren unetik eta egoera horretan egin dituzten denetariko hautuetatik.