«Idazketa labana bat da» BERRIAn
Lunes 25 de Noviembre
Parisko Komunaren 150. urteurrena dela eta, Katakrak argitaletxeak Victor Hugori idatzi zizkion gutunak bildu ditu
NEREA ALEJOS Iruñea
Iraultza garaikide koralik egon bada, 1871ko Parisko Komunaren egunetako izan da. Gizonen iraultza izateaz gain, emakumeena ere izan zen, baina bakarrik izen bat nabarmendu zen: Louise Michel (1830-1905). Irakaslea, militante anarkista, masoia eta feminista, idazle oparoa izan zen: poesia, eleberriak, antropologia eta aldarriak idatzi zituen. Bere bizitza osoan zehar, 1.200 gutun idatzi zituen, horietako asko garaiko Frantziako idazle ezagunenetakoari. Aurten Komunaren 150. urteurrena dela eta, Iruñeko Katakrak argitaletxeak Michelen idatziak bildu ditu, Amaia Lasa poetak euskaratuak.
Erbesteko gutunak Victor Hugori izenburuarekin, liburua Durangoko Azokan aurkeztu zen. «Duela bi urte esperimentu bat egin genuen Rosa Luxemburgek Sophie Liebknechti kartzelatik bidali zizkion gutunak argitaratuz. Harrera ona izan zuen», gogoratu zuen Hedoi Etxarte Katakrakeko editoreak durangoko ekitaldian. Gutunez gain, bestelako material batzuk berreskuratu dituzte, adibidez, Michelen olerkiak. «Victor Hugori idatzi zizkion lehenengo gutunak olerkiak ziren», aipatu zuen Etxartek. «Berak poeta izan nahi zuen. Baina batzutan gertatzen den bezala, bere figura politikoak isildu zuen nahikoa interesgarria den ekoxipen poetiko bat, garai horretan egon zitekeen topikoetatik urrun egon zena». Poemez gain, Michelen kontrako gerra kontseiluko pasarte ezagunenak eta Komunaren aldarrikapen bat jaso dituzte.
Amaia Lasa itzultzailearen esanetan, Louise Michel emakume «trebea, pizkorra, azkarra, feminista eta iraultzaile sutsua» izan zen. Victor Hugok Michelen gutun guztiak gorde egin zituen, «eta horri esker, gaur egun gutun zoragarri hauek ditugu», esan zuen Lasak. Gutun horietan, bere ideia iraultzaileak azaldu zizkion Hugori. 1871an, Komunaren porrotarekin, Michel atxilotu zuten. Frantziako espetxeetan hiru urte igaro ondoren, Kaledonia Berrira erbesteratu zuten beste hainbat Komunakiderekin batera. Liburuaren azken ataleko gutunak, 1973tik aurrera, Kaledonia Berritik idatzitakoak dira. Hedoi Etxartek azpimarratu zuenez, Parisko Komuna «esperimentu iraultzaile interesgarrienetako bat» izan zen.
Egilea: Louise Michel
Itzultzailea Amaia Lasa
Argitaletxea: katakrak
Orrialde kopurua: 148
Salneurria: 16€