Desberdintasuna eta justizia fiskala

Estatuko eta nazioarteko ikuspuntua
Intermón-eko fiskalitate eta gobernagarritasun gaien arduraduna.

Desigualdad y justicia fiscal

Perspectiva estatal e internacional
SUSANA RUIZ, responsable de temas de Fiscalidad y Gobernabilidad de Oxfam

Luis Rezola Tximela kapitaina

Joseba Tapia & Lorea Intxaurrandieta
[concierto con voz, guitarra y violoncello]
Luis Rezola Arana (1914-1993) empezó a trabajar en el taller mecánico con quince años y echaba versos también. Tenía mucha afición. Cuando se dio el alzamiento fascista se enroló en el Ejército Vasco: primero en el batallón “Loiola”, después en el “Lenago Il”. Luchó en el Gorbea, en Oiz, en Gernika y en Bilbao. Lo hicieron capitán a los veintidós años. Escribió en la cárcel de Dueso: hambre, enfermedad, destierro. Juicio militar. Hermano muerto en en el frente. El otro herido huido en el País Vasco Norte. Y por la noche ruidos de cerrojos que iban a fusilar.

Luis Rezola Tximela kapitaina

Joseba Tapia & Lorea Intxaurrandieta
[ahotsa, kitarra eta biolontxeloa]
Luis Rezola Arana (1914-1993), Tolosako tximelatarretan sortu zen. Hamabost urteko hasi zen tailer mekanikoetan lanean eta lagunartean bertsoak moldatzen. Zaletasun handia zeukan. Altxamendu faxista hasi orduko sartu zen erresistentzian 1936ko uztailan. Gero Eusko Gudarostean enrolatu zen, “Loiola” batailoian aurrena, “Lenago Il” izenekoan gero. Gorbeian, Oizen, Gernikan eta Bilbon borrokatu zen. Hogeita bi urte zituela egin zuten kapitain, izardun gazteenetakoa bihurturik.
Idaztea, preso egonik, askatasuna bizitzea da. Dueso espetxe gogorretik ihes egiteko hasi zen idazten Tximela kapitaina: alerta bat gizarteari edo geroari, salaketa garratza, sufrimenduaren lekukotza. Gosea, eritasunak, herrimina. Epaiketa militarrak. Anaia bat frontean hila. Bestea zauritua, Iparraldean aterpeturik. Ama semeen aztarrenik hartu ezinda. Eta gaua, gaua bere sarraila hotsekin: jendea ateratzen fusilamentura.
Kantu sorta zirraragarri bat osatu zuen horrela Tximela kapitainak, Duesoko Kantutegia izenda genezakeena Joseba Tapiak musikatu eta gero.
Honela dio gure kantariak diskoan:
“Sei zaineko gitarra batek lagundu dit idatzia kantu bihurtzen. Gitarra jotzeko modua antzinakoa da. Estiloa ezaguna egingo zaizue. Kantaera ere bai. Gaia, betikoa dela esan liteke. Baina entzungo dituzuen kantuok, ederrak dira”.

No ha habido mujeres en la luna

Eider Rodríguez &Zaloa Basabe
[testimonios feministas sobre objetos mudos]
Un par de calcetines usados, una planta, una taza de café, un diagnóstico, un biberón, crema para la cara, una boina, la paz, calzado. Objetos cotidianos, palabras y conceptos inocentes puestos en cuestión.

Ilargian ez da emakumerik egon

Eider Rodriguez & Zaloa Basabe
[objektu mutuen testigantza feminista]
Galtzerdi pare erabilia, landare bat, kikara bat kafe, diagnostiko bat, biberoi bat, aurpegirako krema, txapela, bakea, oinetakoa. Eguneroko objektu, hitz eta kontzeptu itxuraz inozenteak susmopean begiratu eta haiek ordezkatzen dituzten botere harremanak agerian uzten ahaleginduko dira biak ala biak.

Parisen bizi naiz

La ciudad es el eje prinicipal del nuevo libro de poemas de Koldo Izagirre: la ciudad explicada y juzgada por alguien de las afueras. Mirada formulada a nivel urbano y simbólico, a nivel personal y colectivo, a nivel histórico y literario y lingüístico. En el libro Parisen bizi naiz (Vivo en París) están el fracaso de la urbe, la crisis política y la madurez del poeta. El libro está entero, cortesía de Susa, con licencias libres en la red.

Libros relacionados

Parisen bizi naiz

Hiria da Koldo Izagirreren poema liburu berriaren ardatz nagusia: hiria, aldirietako batek begiratua eta epaitua. Maila urbanoan eta sinbolikoan, maila pertsonalean eta kolektiboan, maila historikoan eta literarioan eta linguistikoan… eraikitako begiratua da Izagirrerena. Parisen bizi naiz honetan elkartzen dira urbearen porrota, krisi politikoa eta poetaren heldutasuna. Liburua osorik eskaintzen digu Susa argitaletxeak sarean, lizentzia libreekin.

Libros relacionados

Genero ariketak + King Kong neska

Genero-ariketak (Ejercicios de género) es una colección de textos para visivilizar cuerpos invisibles. Un pequeño ejercicio para dar voz a cuerpos silenciados. Han reunido reflexiones y aportaciones del pensamiento (trans)feminista..
+King Kong neska: Josune Monton
[monólogo]
Pieza teatral creada a partir del libro Teoría King Kong de Virginie Despentes.

Libros relacionados

Genero ariketak + King Kong neska

Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak testu-bilduma gorputz ikusezinak ikusgarri egiteko urratsa baino ez da, isilarazitako gorputzei ahotsa emateko saio txiki bat baino ez. Horretarako, pentsamendu (trans)feministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu ditugu (subjektu feministak eta trans subjektuak bat-egitea dakar transfeminismoak). Horrekin batera, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela (trans)feminismoa. Liburuko parte-hartzaileei erreparatuta, gainera, esparru hauetan jorratu da, batez ere, feminismoaren subjektuen inguruko kezka: mugimendu feminista, unibertsitatea, artea eta literatura. Are gehiago, arlo horietan lanean diharduten pertsonek zein kolektiboek elkarguneak eta solasguneak eraiki dituzte, eta horien arteko zubi-lana sendotu eta areagotu egin da. Egitasmo hau, azken batean, elkargune eta solasgune horien emaitza da, parte-hartzaileok mugimendu feminista, Jabekuntza Eskola eta Emakume Etxeetako sareetan ezagutu baitugu elkar.
Genero-ariketak liburuaren helburua ez da (trans)feminismoan ekarpen berriak egitea, ez eta testu esanguratsuenen bilduma egitea ere. Gogoeta egiten lagundu diguten ahotsak ekarri nahi izan ditugu, gure artean tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta liburuak aurkezten izan diren feministak. Horregatik, esperientzia pertsonaletatik pentsamendurantz doan ibilbidea proposatu dugu. «Baina gorputzak dio» atalean, hitza eman diegu gorputz baztertuen ahotsei. Bigarren atalean, «Baina ispiluak dio» izenekoan, hausnarketa eta iruzkin (trans)feminista zenbait bildu ditugu, geure gorputza irudikatzeko ispilu berrietara jotzeko. Azkenik, «Baina pentsamenduak dio» ataleko testuek (trans)feminismoaren testuinguru eta eragin soziopolitikoez jarduten dute.
Azken atal bat ere proposatu dugu, «Glosategia». Pentsamendu (trans)feministan giltzarri diren zenbait kontzeptu bildu dira atal horretan, liburuan garaturiko iritziak, gogoetak eta pentsamenduak laburbiltzeko, horietan sakontzeko edo horiek auzitan jartzeko

+ King Kong neska: Josune Monton
[bakarrizketa]
Virginie Despentesen King Kong teoria liburutik sortutako antzezlana.

Libros relacionados

Páginas

Suscribirse a Katakrak RSS