«Shakespearek ez zuen inoiz egin» BERRIAn
Lunes 26 de Octubre
08/07/2017
Hondartzan ala parrandan. Eta pantailatxoek utziko dizutenean irakur ditzakezu, adibidez, Eduardo Irujok HALA BEDIn gomendatutako lau liburuak.
Gainera, liburuak eskuratzeko beharra baduzu, hauek ala beste batzuk. Egon lasai. Jaien zoramena zoramen, liburu denda 10etatik 14etara zabalik izango dugu astelehenetik aurrera. Eta, hurrengotik aurrera, jaien ostean, ohiko ordutegia izango dugu: goizeko 10etatik 21etara.
Munduko agintariak G20an izan dira egunotan, Hanburgon. Bertan izan da, hamaika aktibistekin batera Srećko Horvat, 2017ko geure filosofo kuttuna, handik mintzatu zen Amy Goodman kaztetariarekin DEMOCRACY NOW! saio estatubatuarrarentzat.
Andrea Caprarulok zuzendu eta zentratu zuen Carlos Skliarrek liburu dendan eskaini zuen solasaldi ederra.
Guilló, Muelas, Arraiza, Fernandez, Lopez festen eta genero harremanen inguruan aritu ziren UEUk argitaratu berri duen liburuaren aitzakian.
Jon Maia eta Julio Sotok Berriak jaio ginen aurkeztu ziguten: bertsolaritzaz, bizitzaz eta politikaz, zentzu sakonean.
Ekainaren hondarrean egin zigun Almudena Vidorretak bixita Mikel Sanzekin bere azken poema liburua aurkezteko. Laura Puyk erreportaia egin zuen DIARIO DE NAVARRAn.
Jende mordoaren aurrean Baigorriko Etxauzia zer den aurkeztu ziguten.
Juan Erviti (farmakologoa) eta Iván Vergara (medikua) botiken industraiz aritu ziren Nafarroako Osasunaren Plataformak gonbidatuta.
08/07/2017
En la playa o entre juergas. Y cuando las pantallas te lo permitan puedes leer las cuatro recomendaciones que nos ha hecho Eduardo Irujo en HALA BEDI.
Para abastecerte de estos, u otros títulos. No temas. Pese al frenesí festivo la librería estará abierta de 10 a 14 a partir de este lunes. Y a partir del siguiente, en horario habitual.
En los restos de junio, Almudena Vidorreta nos visitó para presentar su último poemario junto con Mikel Sanz. Laura Puy hizo un reportaje de ese encuentro en DIARIO DE NAVARRA.
Andrea Caprarulo dirigió un precioso diálogo con Carlos Skliar.
Los mandamases del mundo, el G20, se reunen estos días en Hamburgo. Allí estuvo, junto a miles de activistas Srećko Horvat, nuestro filósofo contemporaeo de cabecera en 2017, y conversó con Amy Goodman del canal estadounidense DEMOCRACY NOW!.
Juan Erviti (farmacólogo) e Iván Vergara (Médico) charlaron sobre la industria farmacéutica invitados por la Organiza Plataforma Navarra de Salud.
Guilló, Muelas, Arraiza, Fernandez, Lopez charlaron sobre las fiestas y las relaciones de género en la presentación del libro editado por la UEU.
Jon Maia y Julio Soto presentaron Berriak jaio ginen del bertsolari guipuzcoano, y, con la excusa repasaron la evolución política del género poético.
Un montón de invitadas e invitados nos explicaron qué es el proiecto Etxauzia de Baigorri.
01/07/2017
Ekaina amaitu zaigu. Eta ikasturtea. Eta heldu da festa. Eta festa hauetan nahi genuke urte osoan zehar gozagarriak zaizkizunekin ere goza dezazula. Lagunartearekin, gastronomiarekin eta musikarekin.
Beraz. Azalduko dizugu, materialki, aurtengo geure eskaintza zein den. Eguna hasteko hamarretakoak 9:30etatik 11:00etara (zizka mizkak -patatak + babarrun zuri nafarrak + arrautza frijituak- eta arrazioa aukeran -pistoa, urdaiazpikoa tomatearekin, arkumea, txistorra) 16€ren truke.
14:00etatik 16:00etara bazkariak: partekatzeko sarrerak (salmorejoa + piper gorri konfitatuak + gazta freskoa sandiarekin + entsalada) eta hautatzeke arrazioa (nafarroako babarrun zuriak, kuia eta perretxiko rissottoak, txekorra saltsan, eguneko platera 24€ren truke.
21:00etatik 24:00etara ogitarteko hotzak eta beroak (6€) eta hanburgerrak (Askatasuna, etengabeko borroka bat; La radicalidad del amor; Nagusia kanpoan bizi da: et alii.).
Eta asteburuko gauetan eta 14aren bezperan beltzez jantziko gara Black Ferminerako: munduko musikak tokiko DJekin.
Duela hamar egun Nagusia kanpoan bizi dari buruzko erreportaia egin zuen Mikel Lizarraldek BERRIAn Iñigo Aranbarriren ideiak bilduz. Gainera, Hiromi Yoshida, itzultzailea, luze eta zabal izan zen INFO ZAZPI irratian Kobayashiren nobelei buruz, Japoniako literaturaz eta artxipielagoko abagune sozialaz.
Eta asteazkenean Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte Bilboko EiTBren egoitzara joan ziren Ilaski Serranorekin argitaletxeaz, Katakraken hiru urteez eta euskarazko nobedadeez hitz egitera.
Eduardo Irujok Hozuki, la librería de Mitsukoren iruzkina egin du. Hau da uda honetan gomendatzen dituen lau liburuetatik bat. Datorren astean beste hirurak.
Ander Izagirrek El siglo de Luis Ortiz Alfau aurkeztu zigun, telefono bidezko Luisen hitzartzea barne.
Sigue adelantek bere lehenego iruzkina jaso du: EL SALTOn Andrián Bernalek egina.
Jon Maia eta Julio Soto Berriak jaio ginen aurkezten izan genituen eta DIARIO DE NOTICIASek berria jaso zuen.
Jada entzungai daukazu Koldo Larrearen, María Engracia Martínen, Patricia Amigoten eta Laureano Martínezen hitzaldia, Juan Mainerrekin batera.