Argitaletxea
Argitaratzen ditugun liburuek ibilbidea izan dezaten nahi dugu, lagun ditzatela gizarte mugimenduetako prozesuak, susta ditzatela martxan dauden eztabaidak eta berriak sor ditzatela.
Hau da Katakraketik sortu den azken adarra, lehenengo liburuak 2016ko abenduan argitaratu genituen.
Liburu dendan ikasitakoari esker hasi ginen, molde ezberdinetako testuekin izan dugun harremanarengatik eta gertuko argitaletxeen laguntzarengatik.
Hizkuntza ezberdinetatik itzulitako saiakera eta narratiba argitaratzen dugu. Hauek izaten dira gure kezka nagusiak saiakera lantzean: feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa, komunak. Narratiban munduko gatazka ezberdinetan zapalduek izan duten tokiaz jarduten duten lan estetikoki nabarmenak ekartzen ditugu.
Gure funtsa lantzean ezinbestekoak izaten dira inguruan hautematein ditugun eztabaidak eta gertuko kideek eta itzultzaileen proposatzen dizkiguten lanak. Konfiantzazko talde zabal horrek ematen dio zentzua katalogoari.