15/07/2016
Cuerpo:

Bihar, uztailak 18arekin, eta Black Ferminaren erauntsiaren ostean, ateak zabalduko ditu. Udako ordutegian liburu denda 12etatik 20etara egongo da irekita, jarrian. Kantina afarien ostean itxiko dugu. Baina, ikasturte amaierako mezu honetan zenbait material bildu dugu, aurten Katakraken egon denaren lagin ttiki bat.

,

Ikasturteko azken ekitaldietako bat izan zen Iban Barrenetxeak eta Diego Morenok egin ziguten LA CATA liburuaren aurkezpena. Lehena liburuaren ilustratzailea da eta bigarrena 10 urte bete dituen Nordica argitaletxeko editorea.

Subtitulo: 
Diego Moreno &Iban Barrenetxea «La Cata»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Liburu dendako blogean ikus dezakezun bezala, aurten hasi gara erreseinekin. Emaitza aberats horretan saiakeren 8 iruzkin, narratibako 6 lanenak, 6 poema libururenak eta 2 kronika libururenak aurkituko dituzu.
Era berean, euskara ekarritako abaguneari buruzko testuak aurkituko dituzu (Tariq Ali, Butler, Ranciere, Zizek, Boulez) edo literatura puskak (Izagirre, Brecht, Buck-Morss), eta bideoak.
Ostera ere entzun ditzakezu Eduardo Arteta Irujok Info Zazpin eta Hala Bedin egin dituen liburu gomendioak.

Subtitulo: 
Hamaika erreseina
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Mugimendu iraultzaileak, Atlantiko Beltza, Amatasunak: materiale guztiak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Irrati frekuentzia zaharrarekin hasi eta legezkoarekin amaitu dute aurten Maitane Unzuk eta Xabier Maeztuk Euskalerria irratiako hamabosterko kolaborazioen saioa. Zer prestatu udan? Hautatu errezeta bat eta egin behin, birritan, eta goxoa atera arte!

Subtitulo: 
Lapiko artean 2015-2016: gaziak eta gozoak Irrintzi dorretik
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Prest dauzkazu Luis Soldevilak eta June Sanmillánek Radio Euskadiko Iflandian egin dituzten 16 kolaborazioak.

Subtitulo: 
Iflandia 2015-2016: kultur ikasturte bero bat
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Zigorraren aurkako kultura
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Gainera, entzungai dituzu Radio 3rako Javier Tolentinok grabatutako lau irratsaioak.
Edota Mmatarraken zuzeneko kontzertua.
Edota Xisco Rojoren akustikoa.
Buletin hau «Irailean, ilargi urdineko egun hartan» itzuliko da, Ausburgoko poetak zioen bezala.

Subtitulo: 
El Séptimo Cielo, Mmatarrak, Xisco Rojo
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
02/07/2016
Cuerpo:

Hauteskundeak baino 6 egun lehenago etorri zen Raul Zelik vBerlindik eta CONTINUIDAD O RUPTURA (Capitán Swing 2016) aurkeztu zigun. Egungo Espainiako Erreinuko abagune politiko-instituzionalari buruz: aukerak, mugak, historia, aldaketak.
Audioez eta bestelakoez gain, buletin honetan gogoratuko dizugu, Sanferminetan hemen bazabiltza oraindik badirela hamarretakoetarako eta bazkarietako leku batzuk. Bide batez, aurten laugarren urtez Black Fermin egongo da Katakraken, nork jarriko digun musika dantzagarria? DJ Reimy, DJ Budin, Music in My Soul Selektah, Dodosound eta Fermin Boom Head meets Oroel Golden Boy egongo dira noski.

,

Iritsi da Katakraken hirugarren garagardoa: lehenengo Txelaren eta Terexkovaren ostean heldu da MarGari. Beraz, irakurri bere izenaren jatorria, bere esloganaren autoreari buruz eta, noski, garagardoari berari buruz.

Subtitulo: 
MarGari: garagardo berri bat, garizkoa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Maitane Unzuk Musaka eta algarroba krema egin zuen Euskalerria irratiari aurten agur esateko.

Subtitulo: 
Azken errezeta Euskalerria irratian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

June Sanmillánek agur esan zion, aurtengo Iflandia saioari. Radio Euskadin Errefuxiatuen krisiaren eta erakundeen utzikeriaren aurrean Iruñerriko zenbait hiritarrek egin duten karabanaz jardun zuen.

Subtitulo: 
Errefuxiatuen karabanari buruz Radio Euskadin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Eduardo Arteta Irujok agur esan zion ikasturteari de Hala Bedi Irratian hiru liburu gomendatuz: AUTOBIOGRAFÍA Angela Davisena, VOCES DE CHERNÓBIL Svetlana Alexievichena eta GOETHE EN DACHAU Nico Rostena.

Subtitulo: 
3 liburu gomendio Hala Bedi irratian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Nafarroa ez da ingurugiro eta zarata zuzenbidean aurreratutako lurralde bat»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
25/06/2016
Cuerpo:

Gaur hauteskunde orokorrak dira Espainiako Erreinuko hiritarra bazara. Horregatik, literaturako bi pasarte batu ditugu buletin honetarako: batetik, Bertolt Brechten bertso batzuk kapitalismo parlamentarioari buruzkoak, eta, bestetik, Koldo Izagirreren azken nobelako pasarte bat bozka sekretuari buruz, buletineko izenburua hortik dator gainera.
Gertatuko dena gertatuko dela Iban Barrenetxea eta Diego Moreno izango ditugu Roald Dahlen LA CATA ipuina ekitaldi berezi batean aurkezteko: ardo dastatzea egongo da, beraz, etorri liburuarekin, amaieran sariak egongo direlako Nordica argitaletxearen 10. urteurrena ospatzeko.

,

Adi aurten geure aukera gastrononomikoa zabalagoa izango dela. Joan den urtean bezala aldaketarik gabeko filosofia gailenduko da osagaien kalitatean eta jatorrian: ahal den neurrian gertukoak eta ekologikoak. Hala, nahi baduzu deitu eta gorde zure ortorduak 948 225520 zenbakian.
Uztailak 6a beteta dago baina 7tik 14ra hamarretakoak izango ditugu 16 euroan: mahaiaren erdigunean lehenengoak (patata erreak, babarrunak, arrautza frijituak) eta aukeran bigarrenak (pistoa, urdaiazpikoa tomatearekin, ajoarrieroa, arkumea eta frijituak) baita ogia eta ardoa ere.
Bazkariak ere gorde ditzakezu 7tik 14ra (nahiz eta egun batzuk beteta edo ia beteta dauzkagun) 23 euroan: lehenengoak erdigunean (salmorejoa, pikilo piper konfitatuak, meloia baratxuriarekin, barazki pastela), eta hautatzeko bigarrenak (arkumea, hegaluze tatakia, babarrun zuriak, risottoa) eta azkenburuak (mami eta ron sorbetea, hizozkia browniearekin, fruitua mendafinarekin).
Gauero, ohi bezala, afariak; ogitarteko beroak eta hotzak, hanburgerrak eta arrazioak.

Subtitulo: 
Gorde Sanferminetako otorduak: hamarretakoak, afariak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Erreseina: EN DEFENSA DEL POPULISMO
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Audioa: Pablo Solon Latinoamerikako krisi politikoaz
Seccion: 
Actos
,

2015eko torturaren txostenaren aurkezpenaren aitzakiarekin izan ziren Paco Etxeberria eta Oihana Barrios torturari buruz hitz egiten.

Subtitulo: 
Audioa: Paco Etxeberria eta Oihana Barrios torturari buruz
Seccion: 
Actos
,

Gazte botereari buruzko jardunaldiak egon ziren Iruñerriko zenbait lekutan Katakreko hitzaldian eskualde ereduaz jardun zuten.

Subtitulo: 
Audioa: Iruñerria metropoli bat al da?
Seccion: 
Actos
Imagen:
18/06/2016
Cuerpo:

Aurkezpen jentsetsua izan zen AUTOBIOGRAFÍA (Capitán Swing) liburuarena. Angela Davis-ek idatzi eta Arnaldo Otegiren hitzaurre batekin: entzungai daukazu aurkezpena. Era berean, eskura daukazu aurkezpenaren osteko erantzun eta gogoeten erronda.
Ekitaldian Davisen aurreko zenbait liburu aurkeztu ziren: besteak beste, MUJERES, RAZA Y CLASE (Akal) edota DEMOCRACIA DE LA ABOLICIÓN (Trotta). Gainera, Howard Zinnen LA OTRA HISTORIA DE LOS ESTADOS UNIDOS (Hiru) aipatu zen eta ekitaldia Eduardo Galeanoren PATAS ARRIBA (Siglo XXI) liburuko aipu batekin amaitu zen: buletin honi aipu hark ematen dio izena.

,
Subtitulo: 
Xabier Maeztu: Financier magdalenak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Audioa: Pau Perezek bakearen alde-bakarreko bideaz hitz egin zuen
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
11/06/2016
Cuerpo:
,

Irantzu Urdaniz eta Alberto Jauregi 25 urte bete dituen Sanduzelaiko Umetxearen historiaz hitz egitera etorri zitzaizkigun. Hurrengo egunean Diario de Noticias egunkarian elkarrizketatu zuten Alberto.

Subtitulo: 
Umetxea: 25 urte Sanduzelai eraikitzen
Seccion: 
Actos
,

Luis Soldevila Felix Linaresekin izan zen Radio Euskadiko Iflandia saioan Iruñerriko gerra kulturalei buruz.

Subtitulo: 
Iflandia: gerra kulturalen garaia Iruñerrian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Xabier Maeztu Euskalerria Irratian izan zen eta Dolmak zerbarekin egiten irakatsi zigun.

Subtitulo: 
Xabier Maeztu: nola egin Dolmak zerbekin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Entzungai daukazu Jokin Pallaresek egin zuen CIEN MIL PASOS POR TIERRAS BEREBERES liburuaren aurkezpena.

Subtitulo: 
Audioa: Jokin Pallares
Seccion: 
Actos
Imagen:
04/06/2016
Cuerpo:

Maitane Unzu estreinekoz Sukalde kontuak blogean Goi mailako sukaldaritza gizonen kontua da idazkiarekin. Gaurkotasun handiko gaia ikuspuntu berri batetik: hartu generoa, sukalde mediatikoa eta zilegitasuna eta irabiatu.

,

Joan da aurtengo Iruñea NOLA? jaialdia eta Luis Soldevilak kontatuko dizu bizi eta sentitu zuena. Aukera duzu Iñaki Basterrak Ekinklikentzat egin zituen argazkiak ikusteko: buletin honetako argazkia ere berea da.

Subtitulo: 
«Denok itsasontzi berean»
Seccion: 
Actos
,

Arin arin azaldu zen kantinako ekosistemaren lagin bat ETB1eko Pintxo &Pote saioan: Guneko arrautzetako Mikel, Santi Leoné, Lupi Lakasta eta beste zenbait lagun.

Subtitulo: 
Euskal Telebistan
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: