Gaur urtarrilak 15 da. 1919an Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren gidaritzapean paramilitarrek Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht hil eta Berlingo kanalera bota zituzten.
Las obras de la economista, filósofa, revolucionaria y activista anti-guerra Luxemburgo siguen teniendo vigencia. Hoy la recordamos con este relato de Eduardo Galeano que reza con que la bandera de la libertad y la justicia que Luxemburgo dejó en el barro es recogida, a diario, por otras manos.
Igarki Roblesek Hala Bedi Irratian LA RADICALIDAD DEL AMOR gomendatu zuen Erraietatik saioan.
June Sanmillán patsadaz egon zen Nerea Garcíarekin Eguzki Irratiko Labirinto Laborala saioan.
Eduardo Artetak Edna O'Brienen LAS SILLITAS ROJAS liburua gomendatu zuen Info Zazpi Irratian: erreseina entzun edo irakur dezakezu.
Txalaparta argitaletxeko Jon Jiménez eta Iratzar Fundazioko Floren Aoiz DEMOCRACIA, ESTADO, REVOLUCIÓN liburua aurkezten izan ziren, Álvaro García Lineraren testuen bilduma.
Xabier Maeztu erreseinak egiten hasi da. Bere lehenengo liburua BREVE HISTORIA DE 7 ASESINATOS izan da, Marlon Jamesek idatzia.
June SanmillánRadio Euskadiko Iflandia saioan egon zen con Félix Linaresekin eta Iruñeko Anime Jaialdiaz jardun zuen.
1957ko urtarrilak 7an Djamila Bouhiredek, Aljeriako Askapen Fronte Nazionaleko kideak bonba bat zartarzi zuen Aljeriako kafetegi batean. Aljeriako matxinadaren hasiera izan zen eta herrialdearen independentzia prozesua azkartu zuen. Handik urte batzuetara Bouhiredek esan zuen: «Nire bizitzako egun ederrena izan zen hilko nintzen arrazoia munduko istorio ederrenetako bat zelako».
HIrurogehigarren urteurren hau aukera ederra da Estrategia judicial en los procesos políticos edota Justicia y literatura irakurtzeko, Bouhired-en abokatu eta bikotekide Jacques Vergések idatzitako lanak.
Funtsari zentralitatea ematen dion liburu denda batean ez da garrantzizkoena. Baina albiste ederra izan da 2016ko salduenak zeintzuk diren ikustea.
Berriz ere Juan Etxenike doktoreak Euskalerria irratia egin zuen bisita eta arrai zopa greziar erara egiten irakatsi zigun.
Aingeru Mayorrek NESKAK ETA MUTILAK transexualitateari buruzko liburua aurkeztu zigun.
Nerea Garcíak Emaizeko kideekin, euskararako itzultzailearekin eta ilustratzailearekin YO NEREA NAIZ aurkeztu zigun: haurren transexualitateari buruzko liburu bat.
Urte berri on. 2016a izan da, besteak beste, argitaratzen hasi garen urtea. Argitaratzen hasi gara 1994ko urtarrilak bateko EZLNren oihartzunarekin. Mexikoko oihanetik ezeukien ahotsa izan ziren haiek. Lana eta duintasunaren aldeko borroka aldarrikatu zuten. Marko berriekin eta helburu zaharrekin. Gaur, atzera begiratzeko egun on bat da. EZLNren garaipenei. Eta porrotei, 2009ko Oakland-en (Kalifornian) bezala. 2009an Oscar Grant III hil zuten tiroz urtezahar gauean. Bera hil ostean AEBan azken hamarkadetan egon diren matxinada handienak gertatu ziren. Afixa batek hala zioen «Oscar Grant: Hil egin dute. Sistema osoa da erantzulea!».
Munduan jarraitzen dugu. Beste kontinente batzuetako gatazkak gure auzo eta hirietan daude. Liburuek eta solasaldiek lagun gaitzatela, baita ere, urte berri honetan. Urteurren honetan.
Rubén Nietoko erreportaia egin du GARAn Angela Davisen argitalpenei buruz.
Gustau Nerínek xehetasun handiko erreseina bat egin zion LA RADICALIDAD DEL AMOR liburuari Kataluniako El Nacional agerkarian. Katalanez ere irakur dezakezu.
Mundubat-ek gonbidatu zuen José Luis Paulin eta bere azken liburua aurkeztu zigun.
Akaso, jada jaso dituzu Olentzeroren opariak. Eta gainera, agian, zorionekoa izan zara eta liburuak jaso dituzu. Orain denbora da behar duzun guztia, pantailatxoetatik urrundu eta egunero jaso dezakezun loteriaz gozatu: irakurriz eta liburuez eta bizitzaz hitz eginez.
Egunotan planik ez baduzu begiratu gure agenda. Liburu aurkezpenak dauzkagu. Eta, bereziki, Valentziar Herrietatik datorkigun resaltamos la Projecte Diània-ren olio dastatzea gomendatzen dizugu. Gainera, aurten ere etxeko erroskoak egingo ditugu, kremazkoak eta esnegainezkoak, egunean bertan labean eginak.
Aurten ere autobusa antolatu dugu dispertsioaren eta zigorraren kulturaren kontra Bilbon egingo den Manifestaziorako, tokia har dezakezu jada.
Vanderbekeren eleberrian aipatzen diren musika piezak batu ditu Hedoi Etxartek PERIFERIA blogean. Musika piezekin batera, piezak aipatzen diren nobelako pasarteak jarri ditu.
Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz) izan genituen 2017ko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera izateko saioan. Aretoa lepo bete zen eta Saats Karasatorrek jaso zituen puntu gehien.
Hedoi Etxarte Azpeitiako Dinamoan izan zen arteaz eta espazioez hitz egiten basándose en textos de Fumaroliren, Arendten, Groysen eta Rowanen testuetan oinarrituz.
Juan Ramon Makuso eta Aritz Gorrotxategi bisitan izan genituen eta taldean idatzi duten MUGA liburu elebiduna aurkeztu ziguten, entzungai daukazu aurkezpen hura.
Entzun dezakezu jada etxeko langileek egin zuten mahai ingurua.
«Jakintza da boterea eta une oro behar duzu... irakurri liburu bat» hala jartzen zuen African National Memorial Bookstore liburu dendako sarreran, Harlemen. Eta Olentzero datorrela-eta, hala egin dugu geuk ere, liburuekin mendiak egin ditugu, ez dadin egon unerik jakintzarik gabe.
Violeta Serrano Inaxio Goldaracenarekin batera egon zen CAMINO DE IDA (Modesto Rimba 2016) liburua aurkezten.
Ez da ohikoa futbol partida baten irrati kontakizunaren erdian goraintziak jasotzea. Bai, entzun dezakezu jada Ángel Cappak Onda Ceroko futbol saioan bidali zizkigun agurrak.
Juan Etxenike ere hasi da Euskalerria irratian kolaboratzen, Boureki egiten hain zuzen.
June Sanmillán Radio Euskadin izan zen alde zaharreko Piparrika baratzari buruz eta Plazara parte-hartze prozesuari buruz.
Hala adierazi zuen María Cappa kazetariak Edurne Elizondok Nafarroako Hitzan egin zion elkarrizketan. Maria eta Angel Cappa euren liburua aurkeztera etorri ziren. Aurkezpen hartan Patxi Puñal eta Kibu Vicuña izan zituzten aldamenean. Aurkezpenaz gain, June Sanmillánek Eguzki Irratirako egin zien elkarrizketa gomendatzen dizugu.
Bisita hark oihartzuna izan zuen prentsan: Garan albistea azaldu zen, Jon Maizak erreportaia egin zuen Diario de Noticiasen eta Iñaki Lordak elkarrizketa egin zion María Cappari Panenka futbol aldizkarirako.
Argitaletxea prentsari aurkezten jarraitu dugu (aste honetan bertan Diario de Noticiasel argitaratu du Ana Oliveirak egin zigun erreportaia) eta jendartean aurkezten jarraitu dugu, Durangoko Azokan, besteak beste. Han hitz egin zuen Imanol Miramónek Félix Linares eta Kike Martínekin, Nerea Fillatek Lara Madinabeitiaren saiakera feministei buruzko erreportaian parte hartu zuen Lorea Agirrerekin (Eskafandra) eta Zuriñe Rodriguezekin (Lisipe) batera(Berria TB).
Irakurle Taldearen bigarren saioaren ostean David Foster Wallacen liburuari jarri genizkion lerroburuak irakur ditzakezu.
Eduardo Arteta Irujok Renata Adleren OSCURIDAD TOTAL gomendatu zuen Info Zazpi irratian.
Jada entzun dezakezu Javier Vaquerok egin zigun CUERPOS ACHORADOSen aurkezpena.