31/03/2014
Cuerpo:

Orain urte bete hasi ginen irudikatzen irakurketa ibilbideen aukera, Curia karrikan ginenean. Nola egin frankenstein bat gai bat jorratzen zuten liburu ezberdinekin. Nola harilkatu antzezlanak, narratibako liburuak, olerki liburuak, komikiak edota saiakerak. Nola eraiki egia errealitatea ulertu eta eraldatzeko. Garraio publiko bat erabili nahi genuen aitzakia estetiko gisa. Bidean The Baldeko kideekin egin genuen topo eta Mosku edo Tokioko metroa hautatu beharrean Iruñerriko Hiri Garraioa erabiltzea otu zitzaien. Elkarlanean hasi ginen. Aitzakia estetikoak edukia moldatu zuen. Eta horrela iritsi gara Gida planoa egitera.4 ibilbide eskaintzen dizkizugu orain, sei hilero 4 eskaini nahi genizkizuke. 4 gai maila eta intentsitate ezberdinetako irakurgaiekin.Aurki ibilbideon sareko bertsioa hobetuko dugu liburuz liburu ikus dezun. Oraingoz kale Nagusiko 54ra gonbidatzen zaitugu fisikoki hartu duen itxura ikustera eta paperean ale bat jasotzera.

Imagen:
17/03/2014
Cuerpo:

Martxoak 19an lokala itxita egongo da. Baina lasai, ez dira denak albiste txarrak izango! Astearte gauean afariak emango ditugu, eta Sanferminetako Snowden Burger hanburgarra izango dugu berriz ere, izen eraberrituarekin. Eska ezazu KONTUZ BURGERRA!

Imagen:
12/03/2014
Cuerpo:

 Bi hilabete zorootan sarri galdetu diguzue noiz egonen zen webgunea prest. Garapen eta diseinu ordu askoren ostean, hona hemen geure sarerako jauzia indartzeko gainegitura.Hemen dauzkazu geure ekitaldiak (http://katakrak.net/egitaraua), liburu dendako funtsa kontsulta dezakezu hemen (http://katakrak.net/liburuak) eta kantinako menua ikus dezakezu (http://katakrak.net/kantina).Aurrerago izango duzu eskura webgunearen bertsioa mugikorretarako, online denda, irakurketa ibilbideen sorta eta ekitaldiak artxibategi batean jasotzeko aukera.Sarean ikusiko gara!

Imagen: