Joan den larunbatean Erreinuan dauden errepresio kasu ezagunak izan genituen mahai inguru batean. Altsasusko gurasoak, 13 Rosas Zentro Sozialekoak eta Alfon-en ama izan ziren hamarnaka gazteren aurrean. Solasaldi haren berri jaso zuen asteko NAFARROAKO HITZAn Eduardo Elizondok.
Ferran Rierak Sigue adelante (Matt Sakakeeny, Katakrak 2017) iruzkindu zuen CARAMELLA kultura herrikoiari buruzko Herrialde Katalanetako aldizkarian.
Eduardo Irujok En busca de New Babylon (Dominique Scali, Hoja de lata 2017) gomendatu zuen INFO ZAZPI irratian: irakur dezakezu, ala entzun.
Entzungai daukazu Renta básica incondicional (El Serbal 2017) liburuaren aurkezpena.
Dau García Dauderrek hitzaldi ederra eskaini zien 100 laguni. Hala jaso zuen Edurne Elizondok ere NAFARROAKO HITZAko erreportaian.
Maitane Unzu EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen eta aza entsalada egiten erakutsi zigun, horrez gain, arrautzari buruz jardun zuen.
Alberto Barandiaran, Miren Rubio eta Iñigo Astiz Santi Leonérekin izan genituen pederastiari buruzko Ez duzu abusatuko liburua aurkezten.
June Sanmillán EGUZKI IRRATIAn izan zen COPELi buruz hitz egiten, preso horien inguruko dokumentala jarriko dugu Katakraken martxoarne 16an.
Luis Soldevila RADIO EUSKADIn izan zen, hilero bezala, honakoan Skabideanen disko berriaz eta Arrotxapeako Gaztetxeko kontzertuaz aritu zen.
Aurki izango da Punto de Vista jaialdia eta aurten 8 ekitaldi izango dira Katakraken. Asteon Garbiñe Ortega zuzendari berria, liburu dendatik zuzenean izan zen Radio3en Javier Tolentinorekin solasean.
Parlamentu Sozialak gonbidatuta etorri zen Iruñera Eric Toussaint ekonomialari belgiarra. Bere etorreran egin zion elkarrizketa Elena Urabayenek DIARIO DE NOTICIASen eta Xabier Letonak ARGIAn (hortik hartu dugu lerroburua). Liburua gomendatzen dizugu pedagogikoa eta aberatsa delako. Entzun dezakezu, baita ere, egin zuen aurkezpen llaburra.
Besta lehertu zen. Eta entzun ditzakezu jada Angel Petisme, Miguel Sánchez-Ostiz, Kutxi Romero eta baita, El Drogas Yo pude ser Letizia (Desacorde ediciones 2017) aurkezten. Bisitari esker, Laura Puyk DIARIO DE NAVARRAn elkarrizketatu zuen eta Ana Oliveirak DIARIO DE NOTICIASen.
Luis Gardek Barbaroak baratzean (Balea Zuria 2018) poema liburua aurkeztu zigun.
Loturik datoz. Aste berean etorri zaizkigu Eric Toussaing ekonomialari belgiarra eta Barbara Balzerani brigadista italiar mitikoa.
Eta aste berean joan zaizkigu Nicanor Parra eta Ursula K. Le Guin. Ospa dezagun, geure artean izan zirela, eta aukera dugula gaztelaniaz irakurtzekoEl último apaga la luz, Parranda larga, Poemas para combatir la calvicie, El cielo se está cayendo a pedazos, Contar es escuchar, Historias de terramar edota El día antes de la revolución.
Sukaldaritzaren eta antropologiaren artean, humorez aritu zen Juan Etxenike arrozari buruz EUSKALERRIA IRRATIAn.
Kattalin Barberek Ricardo Feliúri elkarrizketa egin zion NAFARROAKO HITZAn.
25 urtez ibili ziren Virginia Woolf eta Lytton Strachey elkarri gutunak bidaltzen. Liburuei buruz jardun zuten eta Eduardo Irujok sutsuki gomendatu zigun irakurtzea INFO ZAZPI irratian.
Ze lotura dute AEBtako Me Too mugimenduak eta Bilboko eta Iruñeko zinema aretoek? Bada June Sanmillanek azaldu zigun RADIO EUSKADIko Iflandian.
Eduardo Irujo LIBREROS RECOMIENDAN blogera itzuli da Amy Liptrot-en En islas extremas liburuarekin.
Juan Etxenikek Kean Samen La cuchara menguanteri iruzkina egin dio .
2015eko udaberrian hasi zen dena. Iñaki Redinek Comicreando (Maite Segura eta Iñaki Redin 'Kaki'rekin batera egindako liburua) Merced karrikako TBO liburu denda mitikoan eta Katakraken salgai uztea erabaki zuenean. Hantdik etorri zen liburu haren aurkezpena (entzungai).
Urte hartako gabonetan Comicreandori buruzko elkarrizketa egin zioten RADIO EUSKADIn eta solasaldia ADHNaren eta medikalizazioaren gaira lerratu zen. Liburu dendara etorri zen hurrengoan esan genion zergatik ez zuen horri buruzko hitzaldi bat prestatzen. Eta hala egin zuen, aretoa beteta eta galdera txanda bero batekin. Eta hitzaldi hartatik etorri zen Educar sin drogas (y sin recortes) liburua, joan den udaberrian aurkeztu zena.
Iñaki Redín bere liburuak eta hitzaldiak baino gehiago izan zen. Halere, merezi du bere azken liburuak hedabideetan izan duen presentziaren hautu bat egiteak, hara:
Kataluniako EL NACIONAL agerkarian erreseina egin zioten, DIARIO DE NOTICIASen María Olazaranek erreportaia egin zion, Sonsoles Echavarrenek DIARIO DE NAVARRAn elkarrizketa, albistea IRUINDARRAn azaldu zen, eta beste bat EL SALTOn, Iker Tubiak erreportaia mardula egin zion BERRIAn, Marisa Lacabek elkarrizketa ONDA CERO irratian eta berdin RADIO EUSKADIko Graffitti saioan.
Reilado Iturriza Venezuelako kultura ministro izan zen eta El chavismo salvaje liburua aurkeztera etorri zela baliatuz June Sanmillanek elkarrizketa egin zion EGUZKI IRRATIAn.
Entzungai daukazu Donostia eta Bilboko turistifikazioari buruzko hitzaldia.
Andrea Caprarulok, bere itzuleran, Fogwillen Los pichiciegos aztertu du.
June Sanmillán eta Maitane Unzu, ekainak 2an egingo den Alternatiben Herriaz aritu ziren Taupadak saioan.
Fernan Mendiolak bi liburu elkarrekin iruzkindu ditu: Viaje a la aldea del crimen eta Tres periodistas en la revolución de Asturias, 30eko hamarkadako errepresioei buruzkoak biak.
Amaia Astobiza, Silvia Federiciren euskaratzaileak ANBOTO aldizkariaren galderak erantzun zituen.
Idoia Sobrino eta Maialen Sobrino Amaia Apalauza itzultzaileaz aritu ziren, besteak beste Filiala eta Askatasuna, etengabeko borroka bat ekarri ditu euskarara.
GOIERRIKO HITZAk Europar mezulariaren argitalpenaren berri eman zuen.
Katakrakek funtsa lantzen du nobedadeaz gain, eta, beraz, 2017ko «salduenek» ez dute liburu dendaren izaera erabat erakusten. Eta, ordea, esaten du dexente gure eguneroko jardunaz. Hara euskarazko salduenen zerrenda (Mari Luz Esteban, Despentes, Federici, Wittig, Davis, Kobayashi, Alberdi, Olsagarre...), gaztelerazkoena (Feliu, Federici, Atwood, Arretxe, Ezkieta, Izagirre...) eta ingelesezkoena (C.L.R. James, Atwood, Federici...).
Urtea amaitu aurretik aurkeztu zuen Amaia Astobizak, Silvia Federiciren itzultzaileak, Soldataren patriarkatua, hala jaso zuen BERRIAk eta GARAk.
Elena Urabayenek Ricarco Feliú elkarrizketatu zuen DIARIO DE NOTICIASen eta Aritz Intxustak GARAn. Gainera, prest daukazu Imanol Miramon editorearekin izan zuen solasaldia aurkezpenaren egunean. Asteon ere EGUZKI IRRATIAn elkarrizketatu zuten.
Eduardo Irujo Info Zazpi irratian izan zen Amelia B. Edwardsen «El carruaje fantasma» aurkezten.
Urtearen amaieran izan zen June Sanmillán Radio Euskadin eta Otras luces jaialdiari buruz jardun zuen.
Entzungai daukazu Marc Badalek egin zigun Vidas a la intemperie liburuaren aurkezpena.