02/03/2018
Cuerpo:

Martxoak 8an greba orokor feministaren deialdiarekin bat egingo dugu. Hala, Katakrak itxita egongo da kontsumoaren, lanaren eta zaintzen greba orokorrarekin bat egiteko. Egun horretan ez dugu pertsiana igoko ez kantinan, ez liburu dendan, ezta areto nagusiko ekitaldiak egitkeo ere.
Hala, Emakumearen nazioarteko egunak geure eskualdean izango dituen ekimenei buruz solastu eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 11:30ean eta 19:30ean hitzordua daukagu, nahi baduzu, Katakraketik manifestazio nagusietara joateko.
Gainera, geure erakusleihoa egun horretarako prestatu dugu, eta, feminismoari buruzko zortzigarren irakurle taldearen esteka partekatuko dugu berriz ere.

,

Este miércoles La Asociación de Librerías de Navarra «Diego de Haro» (compuesta por 16 librerías de todo el territorio) anunciaba que entregará, el 16 de marzo, tres premios en las categorias de Libro en castellano, Libro en euskera y Libro ilustrado.

Subtitulo: 
Nafarroako liburu denden saria: Halfon, Federici, Marchamalo eta Torices
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Iruñeko «La creación del patriarcado»ren aurkezpena
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Astelehenean Chen eta Herrera-Feligreras gurean izan genituen Txinako faxismoaz eta XX. mendeko Asiaz hitz egiten España y China 1937-2017 (Comares 2018) liburua aitzaki.

Subtitulo: 
Chen & Herrera-Feligreras «España y China 1937-2017»
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Sindicat dels Llogaters: maizterren Bartzelonako sindikatua
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
25/02/2018
Cuerpo:

Aste ederra datorkigu. Astelehenean España y China 1937-2017. 80 Aniversario del Internacionalismo Antifascista liburuaz jardungo dute egileetako bik (Chiao-in Chen eta Andrés Herrera-Feligreras). Eta asteazkenean Sustrai Colina eta Garazi Arrula izango ditugu periferiez eta ardatzez solasean.
Gainera, osteguneko hitzordura gonbidatu nahi zaitugu: Punto de Vista 2018 Jaialdiaren aurkezpen ekitaldia izango da, Garbiñe Ortega zuzendari artistiko berria eta bere lantaldea ezagutzeko. Ikusgai daukazu, gainera, Katakraken izango diren ekitaldi guztien progrma: P. Adams, Doctor Deseo, Trinh Minh Ha, Niño de Elche, Las Kasettes, etc.

,

Berriki gonbidatu zuen Miran Foroak Dau García Dauder (entzungai daukazu binarismoari buruzko bere hitzaldia), aste honetan ARGIAn Ander Perezek egin zion elkarrizketa argitaratu dute.

Subtitulo: 
Dau Garcia Dauder ARGIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

June Sanmillán Félix Linaresekin solasean izan zen RADIO EUSKADIko Iflandian: dokumentalez, COPELez, Punto de Vistaz, e.a., entzun! Entzun!

Subtitulo: 
RADIO EUSKADIn dokumentalei buruz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Justo de la Cueva Dokumentazio Zentroaz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
17/02/2018
Cuerpo:

Joan den larunbatean Erreinuan dauden errepresio kasu ezagunak izan genituen mahai inguru batean. Altsasusko gurasoak, 13 Rosas Zentro Sozialekoak eta Alfon-en ama izan ziren hamarnaka gazteren aurrean. Solasaldi haren berri jaso zuen asteko NAFARROAKO HITZAn Eduardo Elizondok.

,

Ferran Rierak Sigue adelante (Matt Sakakeeny, Katakrak 2017) iruzkindu zuen CARAMELLA kultura herrikoiari buruzko Herrialde Katalanetako aldizkarian.

Subtitulo: 
«Sigue adelante»ri iruzkina CARAMELLAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Eduardo Irujok En busca de New Babylon (Dominique Scali, Hoja de lata 2017) gomendatu zuen INFO ZAZPI irratian: irakur dezakezu, ala entzun.

Subtitulo: 
«En busca de New Babylon»i iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«Renta básica incondicional»en aurkezpena
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
09/02/2018
Cuerpo:

Dau García Dauderrek hitzaldi ederra eskaini zien 100 laguni. Hala jaso zuen Edurne Elizondok ere NAFARROAKO HITZAko erreportaian.

,

Maitane Unzu EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen eta aza entsalada egiten erakutsi zigun, horrez gain, arrautzari buruz jardun zuen.

Subtitulo: 
Maitane Unzu EUSKALERRIA IRRATIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Ez duzu abusatuko» Alberto Barandiaran, Miren Rubio eta Iñigo Astiz Santi Leonérekin
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Zer izan zen COPEL?
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Luis Soldevila RADIO EUSKADIn izan zen, hilero bezala, honakoan Skabideanen disko berriaz eta Arrotxapeako Gaztetxeko kontzertuaz aritu zen.

Subtitulo: 
Jamaikar metafora: Arrotxapeako Gaztetxea mukuru
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Aurki izango da Punto de Vista jaialdia eta aurten 8 ekitaldi izango dira Katakraken. Asteon Garbiñe Ortega zuzendari berria, liburu dendatik zuzenean izan zen Radio3en Javier Tolentinorekin solasean.

Subtitulo: 
Punto de Vistari buruz Katakraketik
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
02/02/2018
Cuerpo:

Parlamentu Sozialak gonbidatuta etorri zen Iruñera Eric Toussaint ekonomialari belgiarra. Bere etorreran egin zion elkarrizketa Elena Urabayenek DIARIO DE NOTICIASen eta Xabier Letonak ARGIAn (hortik hartu dugu lerroburua). Liburua gomendatzen dizugu pedagogikoa eta aberatsa delako. Entzun dezakezu, baita ere, egin zuen aurkezpen llaburra.

,

Besta lehertu zen. Eta entzun ditzakezu jada Angel Petisme, Miguel Sánchez-Ostiz, Kutxi Romero eta baita, El Drogas Yo pude ser Letizia (Desacorde ediciones 2017) aurkezten. Bisitari esker, Laura Puyk DIARIO DE NAVARRAn elkarrizketatu zuen eta Ana Oliveirak DIARIO DE NOTICIASen.

Subtitulo: 
Ángel Petisme DIARIO DE NAVARRAn eta DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Iruzkina «Sumario 3/94»ri
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Luis Gardek Barbaroak baratzean (Balea Zuria 2018) poema liburua aurkeztu zigun.

Subtitulo: 
Luis Gardek «Barbaroak baratzean» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
26/01/2018
Cuerpo:

Loturik datoz. Aste berean etorri zaizkigu Eric Toussaing ekonomialari belgiarra eta Barbara Balzerani brigadista italiar mitikoa.
Eta aste berean joan zaizkigu Nicanor Parra eta Ursula K. Le Guin. Ospa dezagun, geure artean izan zirela, eta aukera dugula gaztelaniaz irakurtzekoEl último apaga la luz, Parranda larga, Poemas para combatir la calvicie, El cielo se está cayendo a pedazos, Contar es escuchar, Historias de terramar edota El día antes de la revolución.

,

Sukaldaritzaren eta antropologiaren artean, humorez aritu zen Juan Etxenike arrozari buruz EUSKALERRIA IRRATIAn.

Subtitulo: 
Juan Etxenike arrozari buruz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Navarrismo pop» NAFARROAKO HITZAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

25 urtez ibili ziren Virginia Woolf eta Lytton Strachey elkarri gutunak bidaltzen. Liburuei buruz jardun zuten eta Eduardo Irujok sutsuki gomendatu zigun irakurtzea INFO ZAZPI irratian.

Subtitulo: 
«600 libros desde que te conocí» liburuari iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ze lotura dute AEBtako Me Too mugimenduak eta Bilboko eta Iruñeko zinema aretoek? Bada June Sanmillanek azaldu zigun RADIO EUSKADIko Iflandian.

Subtitulo: 
Nazioarteko «Me Too» mugimendutik Iruñeko zinema aretoetara
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Asesinato»ri iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«En islas estremas»i iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Juan Etxenikek Kean Samen La cuchara menguanteri iruzkina egin dio .

Subtitulo: 
«La cuchara menguante»ri iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: