«Pijoak gara orain?» hala galdegiten dio bere buruari gazteleraz Xabier Maeztuk Sukalde kontuen blogean. Baina... zeri buruz ari da? Txoznetako janariaz!
Inaxio Goldaracenak ANESTESIA (Baile del sol 2016) argitaratu duen lehenengo poema liburua aurkeztu zigun.
Hementxe duzu izan zena bezain garden Nigara Zuek-ek eskaini zigun kontzertu osoa: iruzurrik gabe.
Nafarroako Parlamentuan azken asteotan egon den eztabaida sonatuenetakoa izan da Ramón Urtasunen erakusketari buruzkoa. 2014aren hasieran Katakraken egin zuen erakusketa bera, orduan Ateak ireki-k egin zion bideoa berreskuratu dugu.
Ateak zabaldu genituenean gure bidaien saila zoko batean zegoen. Horregatik apustu txiki bat egin dugu. Orain, liburu-dendako bigarren solairuan 500 liburu dauzkagu: bizikletaz egiteko ibilbideekin, familia paseoak, bide berdeak, mendirako liburuekin, mapekin, ohiko gidekin. Liburu praktikoan bidaietan narratibarekin, urbanismoari buruzko saiakerekin edo komikiekin batera irakur ditzazun.
Periferia blogean Susan Buck-Morss filosofo estatubatuarraren MUNDO SOÑADO Y CATÁSTROFE (Antonio Machado 2004) ataltxo bat berreskuratu dugu.
Jose Maria Esparzak NUESTRO PUEBLO DESPERTARÁ: DAVID JAIME Y LA REPÚBLICA VASCONAVARRA (Txalaparta 2016) aurkeztu zigun.
Ahotsa.info-k egin zion bideo elkarrizketa ere ikus dezakezu.
Salvador Robles ek TROYA EN LAS URNAS aurkeztu zigun.
Antonio Casado eta José Ignacio Forondak Thoreauren VOLAR (Pepitas de Calabaza 2016) aurkeztu ziguten berriki. Aurkezpen hura entzutea gomendatzen dizugu.
Frantziako Errepublika ondoratzen ari da. Eta ondoratzearen erdian lema bat loratu da: mundua ala ezer ez. Vicente Barbarrojak helarazi zigun esaldia Marcello Taríren liburu aurkezpenean: Italian 1973tik 1977ra zabaldu zen historiaren leihoan bezala, bizitza oso bat ala ezer ez.
Bizitza ala ezer ez: joan den udako abesti komertzial batetik hartutako lema. Auzune tristeetan sortutako gurari handiaren aldarria. Futbol elastikoekin eta lanik gabe dauden gizonen auzune tristeetako abesti bat.
Leihorik gabe gelditu zen Errepublika bateko ereserki berri bat. Alderdi Sozialistako ministro arrazisten eta wahabismoaren artean hautatu behar zen toki bateko musika. Txiroen arteko gerra soilik existitzen ez zen Frantziako aldarri bat. Eta lan erreformak gazteak institutuetatik eta unibertsitateetatik atera zituen, SNCFko trenek ez zituzten geltokiak utzi.
Lema bat hasi da Errepublikan hedatzen: beleak uso mezulariak izan daitezen soilik.
Awkan da Reincidentesen azken diskoa. Taldearekin batera, hasieran gogoeta egiten izan genuen Patxi Gaztelumendi.
Hamabostero doaz June eta Luis Radio Euskadiko Iflandia saiora.
Honakoan Luis Soldevilak Iruñerriko sare sozialetan egon den azken kalapita kulturalari buruz hitz egin zuen: Tres Sesenta Festivalari buruz alegia.
Maitane Unzu hamabostera doa Euskalerria irratiara. Honakoan Sagar tarta eta Garagardoarekin egindako muskuiluak sukaldatzen erakutsi zigun.
Entzun Carlos Aitor Yustek gerrari eta pazifismoari buruz eman zigun hitzaldi ederra.
Datorren astean Inaxio Goldaracena etorriko zaigu ANESTESIA aurkeztera. Joan den asteko Radio Euskadiko Pompas de Papel saioan Goizalde Landabasok bere liburuko poema bat irakurri zuen.
«Siriarrak ez dira gizakiak» hala esan zuen Paco Gomez Nadalek, Sandanderreko La Voragine liburu-dendako burkideak, aste honetako bere liburu aurkezpenean. Atlantiko Beltzako eremuak aipatu zituen, baita Mundua hankaz gora ibilbideko zenbait liburu ere.
Egungo Europa gotortuaren aurrekariak ulertzeko eta ikertzeko aukera polita izan zen.
2002an eman zioten nobel saria Kerteszi, historiako basakeriak norbanakoen hauskortasunean duen eraginarengatik. Geure dendako apaletan gaztelaniazko funts eskuragarri guztia daukagu. Liburu guzti horien artean zenbait nabarmen ditzakegu: Fiasco, Dossier K, La bandera inglesa, Cartas a Eva Haldimann edota Sin destino.
Berak alde egin du, bere lana irakurtzeke dugu.
KOE erakundeko bi militantek Greziaren egoerari buruz jardun zuten (audioa ingelesez eta euskaraz entzungo duzu).
Aste honetan ere sua Europako ertzeetan eta erdiguneetan. Egun onak izan daitezke Laurent Bonellik sekurokraziaz eta terrorismoaren aurkako borrokaz eman zuen hitzaldia entzuteko. Edota Judith Butlerrek Parisko atentatuen ostean eta Tariq Alik azaroko egun horietan idatzi zituztenak.
Gerrarekin eta kulturarekin lotuta Juan Etxenikek Gara egunkarian Bob Geldof rock izarrari buruz: Donostia 2016 jaialdiaren baitan gonbidatuko dute Stop War Festibala-ra.
Jordi Calvok DICCIONARIO DE LA GUERRA, LA PAZ Y EL DESARME (Icaria, Bartzelona, 2015) aurkeztu zigun.
Antonio Casado da Rochak eta José Ignacio Forondak Thoreauren VOLAR (Pepitas de Calabaza, Logroño 2016) liburu ederra aurkeztu ziguten.
Antxon Olabek (Teresa eta Mikel lagunekin batera) CRISIS CLIMÁTICA-AMBIENTAL (Galaxia Gutenberg, Barcelona, 2016) gogoeta aurkeztu ziguten.
Eduardo Arteta Hala Bediko Suelta la olla saioan izan zen liburu mordoa gomendatzen: ESPECTROS DEL CAPITALISMO Arundhati Royrena (Capitan Swing, Madril, 2015), EL PRECIO DE LA TRANSICIÓN Gregorio Moranena (Akal, Madril, 2015), CARTAS PARA LA WEHRMACHT Ota Pavelena (Sajalin, Madril, 2015) y ME LLAMAN CAPUCHINO Daniil Harmsena (Automática, Madril, 2012).
Eduardo Irujok Info Zazpi Irratian SIETE CASAS VACÍAS(Páginas de espuma, Madril, 2015) gomendatu zuen.
Inaxio Goldaracenak La Casa Roja irakurle taldean izan zuten azken liburuari erreseina egin dio: MI SÉQUITO SILENCIOSO (Charles Simic, Madril, Vaso Roto, 2014).
Atlantiko Beltza ikastaroa hasi aurretik ikusi genuen THE WHOLE GRITTY CITY dokumental zirraragarria. Dokumentalaren azken eszenako audioa hartu dugu, abesti gisa entzuteko tronpeten, zeharkako txirulen, tronboien eta triangeluen anabasa eder bat.
Kataluniako kazetari hark zioen bezala: Katakrak lurretik, itsasotik eta twitterretik, eta orain baita ere Android motako sakelekoetarako deskarga dezakezu KATAKRAPP aplikazioa. Zeure kasara programa ditzakezu abixuak.
Entzun Adoracion Guamanek TTIPeari buruz eta generoari buruz eskaini zuen hitzaldia.
Estibaliz de Miguelek espetxeari eta maitasun harremanei buruz idatzi duen liburuari egin zion aurkezpena.
Xabier Maeztuk gazterera ekarri du Broken Brothers Brass Banden disko berria entzuteko Ildoa landuzen gorazarre bat.
Adoracion Guamanen hitzaldiaren ostean egindako elkarrizketa.
June Sanmillán Radio Euskadiko Iflandia saioan pailazo aktibistei buruz.
Xabier Maeztu Euskalerria Irratian tamalak eta pasta gozoak nola egin erakusten.