«Egunean bi zuku natural hartuz gero, urtean bost kilo lodituko zinateke», hara, Maitane Unzuk Euskalerria irratian hilean behin egin ohi duen kolaborazioan kontatu zuena SE ME HACE BOLA liburuaren aitzakian.
Juan Etxenikek ere bixitatu zuen Donibaneko Irrintzi dorrea eta Grezian Aste Santuan jan ohi dutenari buruz jardun zuen.
Datorren asteartean euskarazko edizioari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu liburu dendako bigarren solairuan. Autoreen eta saltzaileen artekoa da editoreen lana eta lan horretan jarduten duten lagunei galderak egingo dizkiegu. Tokia gordetzea nahi baduzu idatziguzu agenda@katakrak.net helbidera.
9an narratibaz jardungo dugu eta Gorka Arrese (Susa), Xabier Mendiguren (Elkar), Xabier Olarra (Igela) eta Mikel Soto (Txalaparta) izango ditugu. 15ean saiakeraz Lorea Agirre (Eskafandra), Esteban Antxustegi (Limes-EHU), Xabier Eizagirre (Jakin), Jule Goikoetxea (Lisipe).
Asteazkenean Etxauzia Nafartarren Etxea aurkeztu behar zuten gurean. Baina Mixel Bergouignan «bakearen artisaua» zendu eta bertan behera geratu zen ekitaldia. Ekainak 14an egingo dute, beraz, Baigorriko gazteluaren inguruko proiektuaren aurkezpena.
José Luis Díazek EL ROBO DE LA CATEDRAL (Pamiela 2017) aurkeztu zigun.
Eduarde Artetak EL LIBRO MÁS PELIGROSO: JAMES JOYCE Y LA BATALLA POR ULISES (Es Pop 2017) gomendatu digu.
Luis Soldevilak Nafarroako Dantza jaialdiari buruz hitz egin zuen Radio Euskadin. Jaialdiak lau ekitaldi izango ditu Katakraken, horietako hiru ANARCHY espektakuluaren hiru saio izango dira.
Kalilu Jammehek EL VIAJE DE KALILU (Plataforma 2011) liburua aurkeztu zigun, SOS Arrazakeriak lagunduta.
Ederra izan zen liburuaren eguna. Lagun mordoa etorri zineten postura eta kale Nagusira.
Ostegunean argitaratu berri dugun EDUCAR SIN DROGAS aurkeztu genuen jendaurrean. Irakaskuntzaren munduko publiko anitz baten aurrean.
Argitalpenaren berri jaso dute Diario de Noticiasek eta El Salto - Hordagok jada.
Imanol Miramonek Harry Crewsen LA MALDICIÓN GITANA (Dirty Works 2017) iruzkindu du.
Miguel Izuk, Fatima Frutosekin batera, EL CRIMEN DEL SISTEMA MÉTRICO DECIMAL (Berenice 2017) aurkeztu zuen: entzungai daukazu.
Sevillako Expoa izan zela 25 urte bete diren honetan Beatriz Villahizan (SOS Arrazakeria), Luis Iriarte (AHT gelditu! Elkarlana) eta Maialen Irazoki (Mugarik gabe) izan genituen orduko gatazka sozialei buruz, eta egun gatazkok daukaten itxurari buruz solasten.
Hala da. Aurten liburuaren eguna astelehenean izango da, 24arekin. %10eko deskontua egingo dugu Karlos III.eko postuan eta kale Nagusian.
Gainera, atzodanik esku artean daukagu EDUCAR SIN DROGAS Iñaki Redín 'Popi'ren nobedadea (Katakrak 2017): hezkuntza, TDAH, drogak eta nerabezaroa lantzen dituen liburua. Astelehenean Popi azokan barna egongo da. Aurkezpena 27an izango da 19etan areto Nagusian.
Arrakastatsua izan da URREZKO EGUNSENTIA, AFERA PERTSONAL BAT dokumentalaren aurkezpena. Hegoaldeko bira Juan Etxenikek koordinatu du eta ikusleak jakiteko gose izan dira Errenteria-Oreretan (Mikelazulo), Gasteizen (Hala Bedi Taberna), Bilbon (Anti Liburu denda), Astran (Gernika) eta Katakraken. Hedabideetan ere izan du oihartzuna. BERRIAn Angeliki Kurunis elkarrizketatu zuen Iker Tubiak, asteleheneko ETB2ko albistegian azaldu zen, INFO ZAZPIn Tomas Jacobi gidoigilea elkarrizketatu zuen Jon Mikelek eta AHOTSAn zuzendaria elkarrizketatu zuten.
Entzungai daukazu Beatriz Chivite Ezkietaren PEKINEKO KEA (Pamiela 2017) liburuaren aurkezpena, eta irakurgai BERRIAn egin zioten erreportaia.
Prest daukazu Mireille Fanon eta Nils Anderssonek kolonialismoari buruz eman zuten hitzaldia. GARAk elkarrizketa egiteko aukera izan zuen.
Juan Etxenike Onda Vascan izan zen datorren asteartean Aggeliki Kourounis kazetariaren bixita izango dugulako URREZKO EGUNSENTIA: AFERA PERTSONAL BATen proiekzioan.
Juanjo Olasagarrek POZ ALDREBESA (Susa 2017) aurkeztu zuen Ibon Egaña literatura kritikariarekin eta Raul López lgtbi militantearekin batera.
Joseba Sarrionandia saiogile eta poetak idatzi eta irakurri zuen Korrika 20ren lekukoren barruan zegoen lekukoa Iruñeko Sarasate Pasealekuan.
Ez dira ohikoak berrargitalpenak. Are gutxiago berrargitalpen baten aurkezpenera lehenengo argitalpenean baino jende gehiago etorri izana (2014ko Katakrak zabaldu berrian izan zen lehenengo aurkezpen hura). Hemen entzun dezakezu Fermin Ezkietaren aurkezpena.
Bere bixitan DIARIO DE NOTICIASen elkarrizketa egin zioten.
Entzungai daukazu Soziologo Oinutsiek eta Gazte Langileok-ek eman zuten hitzaldia.
Kattalinguneko gonbidatuta Mar C. Llopek CONSTRUCCIONES IDENTITARIAS (Pollen edicions 2017) aurkeztu zuen.
Juan Antonio Gomez Liebana SE VENDE SANIDAD PÚBLICA aurkezten izan genuen Nafarroako Osasunaren Plataformak gonbidatuta. Iñaki Berastegik elkarrizketa egin zion BERRIAn (buletin honen lerroburua solasaldi hartakoa da). AHOTSAko kideek ere elkarrizketatu zuten.
Emakumeak erdigunean zikloko azken saioa izan genuen María Pazosen DESIGUALES POR LEY liburuaren aurkezpenarekin. Bixita hura aitzaki Iñaki Berastegik elkarrizketa egin zion BERRIAn. Gainera, June Sanmillánek Eguzki irratiko Labirinto laboralean elkarrizketatu zuen.
Luis Soldevilak CULTURA saiakerari, Terry Eagletonen azkenari, iruzkina egin dio.
Irene Lapuerta, Zaloa Basabe eta Iosu Ortigosa feminismoaz eta amatasunaz aritu ziren, el Foro Miranek antolatu zuen solasaldia.
Eskuragarri daukazu Eduardo Artetak idatziz eta ahotsez PERDÓN eleberriari egin dion iruzkina, Ida Hegaziren liburua.
Nerea Fillat Herritartasunaren eta Kulturaren II topaketetan izan zen, berriki argitaratu dute orduko bideoa.
Datorren igandean 20. Korrika Iruñean amaituko da. Nahiz eta ez dugun inoiz jai egun batean zabalduko, hirira kanpotar asko etorriko direnez zabaltzea erabaki dugu. 12etatik aurrera egongo gara eskura, bazkaldu nahi baduzu larunbatetako menua eskainiko dugu.
Srecko Horvat-ek Bartzelonan egin zuen bixitak material mordoa utzi digu. Hemen bildu ditugu Irene G. Pérezek CONTEXTOn egin zion elkarrizketa (buletinaren lerroburua hortik atera dugu) eta Bart Grugeonek LA DIRECTA astekari kooperatiborako egin zuena.
Sophia de Mello (Susa 2016) poeta portugaldarraren kaiera izan genuen joan den asteko Irakurle taldearen saioan. Bixitan etorri zitzaigun Iñigo Roque itzultzailea eta de Melloren poetikaren pasarte batzuk itzuli zizkigun. Saio ederra izan zen eta antologia irakurtzeko asmoa baduzu ez galdu gida llabur hau.
Maitane Unzu Euskalerria irratian izan zen eta hartzidurei buruz hitz egin zuen Txari Eletarekin Sandor Ellix Katzen EL ARTE DE LA FERMENTACIÓN (Gaia) liburua ardatz.
Eduardo Artetak LOS LIBROS SON TÍMIDOS iruzkindu du, Giulia Albericok idatzitako eleberri bat (Periférica 2011).
Eduardo Artetak ORIENT EXPRESS de John Dos Passos (Ediciones del Viento 2005).
Cristina GómezekMÍRAME, SIÉNTEME (Desclée De Brouwer 2017) aurkeztu zuen, entzun dezakezu aurkezpen hura.