Epizentroa

Epizentroa

Nerea Loiola

15,70 €

BEZa barne

Badugu

Epizentroa

ISBN 978-84-9109-600-9
Orriak 132
Urtea 2021
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

«Hasiera berri batek, benetan berria denean, krisia sortzen du. Benetako edozein aldaketak beldurra sortzen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa».
...

Leer más


Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak. Erabakitakoa adierazi, ekin edo norbere burua aldatzearen borondatearen eta borondate hori gauzatzeak dakarren bertigoaren ataka zailean.
Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.

«Batzuetan hain gaude geure istorioan murgilduta, ez gara konturatzen beste pertsona baten istorioan bigarren mailako aktoreak besterik ez garela. Edo estrak. Edo dekoratua».
«Hezur-mamizkoa baino gehiago kristal-likidozkoa sentitzen da. Ezin damugitu.Mugitzen bada hautsi egingo da. Eta hausten bada, noizbait pertsona fresko eta duin bat gorde zuen edukiontziaren arrasto mingarriak baino ez dira belar gainean geratuko».


Te puede interesar

Hitzontziak

Xabier Montoia

Kabitu ezina

Aintzane Usandizaga Lopez

Iraganean galdua

Linazisoro Abelin