Eta orain badakit
15,00 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Eta orain badakit
ISBN | 978-84-7681-683-7 |
---|---|
Orriak | 112 |
Urtea | 2011 |
Argitaletxea | Pamiela |
Saila | Poesía |
Eta orain badakit
Eta orain Badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula
harrez gerokoan
eta badakit 2+2 zer den
eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz
iturri azpian jarri eta ilea garbitzea
ilea busti hutsarekin,
ala sakatsak askatuz garbitzea,
eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez
ala buruz behera garbitzea burua,
eta negar ezkutuan egitea
ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea.
Eta orain,
2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren,
hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean,
edozein gauza idazten dugula idazten dugula
zoriontasuna...
dakigulako idazten dugula
eta idazten dugula zoriontasuna.