Ekainak
03
Ostirala
19:00etan
Soberanismos de izquierda, un proyecto del siglo xxi
Ekainaren 4an, larunbatarekin, Espainiako Erresumaren menpeko herrietako fundazio eta antzeko eragile subiranistak biltzen dituen Forum Subiranistaren Osoko Bilkura eginen da Iruñean.
Topaketa horren egitaraua osatzeko eta Foruma ezagutarazi eta ezkerreko subiranismoaren diskurtsoa zabaltzeko, Mahai Inguru bat antolatu dugu ekainaren 3an, ostiralarekin, Katakraken. Bertan honako lagun hauek egonen dira: Gemma Ubasart (politologoa eta Kataluniako Podemeko buruzagi ohia) Mertxe Aizpurua (EH Bilduko diputatua espainiar Kongresuan) Olalla Rodil (BNG diputatua Galizako Parlamentuan) eta David Fernández (CUPeko diputatu ohia eta Acord Social per l’Amnistia i l’Autodeterminació (ASAA)ko bultzatzailea. Ekitaldian, Foruma eta elkarte honek eman dituen urratsen berri emateaz gain, Espainiar Erresumaren krisia eta herrietako subiranismo eraldatzaileen eginbeharraz mintzatuko gara.
Mahai Ingurua gaztelaniaz izanen da.