Egileen zerrenda

Nadezhda Krupskaia

San Petersburgo 1869 - Mosku 1939

Iraultzaile errusiarra eta pedagogoa izan zen. Pobreziara amildu zen San Petersburgoko familia aristokratiko batetako kidea izan zen. 1894an testu marxistak irakurtzen zituen talde klandestino batean bilakatu zen marxista eta han ezagutu zuen Lenin, bizitza osorako burkide izango ziren ordutik.

1896tik aurrera kartzelaldietara eta erbestera joan zen bere lan militantearengeatik. 1898an Krupskaiak eta Leninek Munichera eta Londresera ihes egin zuten, 1905eko Errusiako iraultzan parte hartzera itzuli ziren arte.

1903an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kide nabarmenetako bat bilakatu zen. Leon Trotskik bere memorietan idatzi zuen: « [Krupskaia] antolakuntza lanen erdigunean egoten zen: iritsi berri ziren burkideei harrera egiten zien, alde egiten zutenean bideratzen zituen, kideen arteko loturak egiten zituen, ezkutuko helbideak eskuratzen zituen, gutunak idazten eta posta kodetzen eta deskodetzen zituen.»

1917ko iraultzan zuzendaritzako boltxebike bat izan zen. 1917tik 1939rako sobietar hezkuntzaren erreformetan toki nabarmena izan zuen Anatoli Lunakharskirekin batera. Masak pobreziatik ateratzeko helburuarekin batera, irakaskuntza integralaren bidez kultura iraultzaile eta herrikoi bat osatzeko lanean jardun zuen bereziki.

Leninen oroitzapenak liburuarekin batera Herriaren hezkuntza eta demokrazia da bere libururik ezagun eta itzuliena. Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.



Liburu-dendan:

Nadezhda Krupskaya