Ekitaldien zerrenda

Martxoak

18

Asteartea

19:00etan

Colin Ward «El niño en la ciudad»

Liburu aurkezpena


Hiria lehian dago. Espazio publikoa, etxebizitza edo turismoa dira gatazka ezagunenetako batzuk. Hala ere, Colin Wardek mahai gainean jartzen duen geruza ia ikusezin bat dago: haurren lekua.

Mugitzeko askatasuna mugatuta dute, ibilgailu motordunen mehatxua jasaten dute eta espazio «atseginetara» bultzatzen dituzte. El niño en la ciudad lanean, Wardek hiri liberalean gero eta zokoratuago dagoen jende txiki horren bizitza erreala, autonomia eta indarra berreskuratzen ditu.

Clara Eslavak, arkitektoa, eta Alfredo Hoyuelosek, Iruñeko haur-eskolen sareko zuzendari gerenteak, aurkeztuko dute liburua eta Wardek gaur egun duen lanaren indarraldiaren gakoak emango dituzte.



Gomendatutako liburua:

El niño en la ciudad

El niño en la ciudad

25,00 €

Eskuragarri 7 egunetan