Martxoak
28
Ostirala
19:00etan
Terminologia disidentea
Drig Drag Drug jardunaldietan 2. saioa
Euskarazko terminologian eta itzulpengintzan dena dugu asmatzeko.
Mckenzi Wark eta Leslie Feinberg-en textuen itzulpenetan oinarritutako eztabaida.
Pertsona hauek, euren gorputz eta haien bizi historioekin, haien teoriak, jokabideak, ideak eta planteamenduakin, cistema-genero-heteroKapitalista guztiz abolitu nahi duten bitartean edota eraldatzen duten bitartean; indarrean mantendu diren genero literarioak ere, arrakalatu eta dinamitu dituzte, etorkizunean beste hamaika dinamitatzera etorriko diren moduan. Bizitzeko beste modu bat. Idazteko beste modu bat, begiratu eta ikusten dena kontatzeko beste modu bat proposatzen dutelako.
Terminologia eta geopolitika. Nola zaharkitzen dira terminoak, zenbat mantentzen dira banguardia gisa, muga pertsonalak eta frontera fisikoak.
Esukal akademia vs kaleko jerga. Aintzindariak vs klasikoak. Non topatu izan genuen abanguardia eta non topatu dezakegu gaur egun abanguardia?
Nola esango genuke butch euskeraz, nola esan da bollera antzinean? Eta erderaz? Nola jaio zen butch/queer termino yankeeak, nola heldu zaigu guri? Ze termino erabili izan dira gure kaleetan mari-mutileei izendatzeko? Zergatik erderazko azken edizioan ez dute itzuli terminoa ez izenburuan, ez nobelan?
Parte hartzaileak: Irati Bakaikoa, Danele Sarriugarte eta Fermintxo Zabalza.