PARTXIS

Maria Girón

17,00 €

BEZa barne

Badugu

PARTXIS

ISBN 978-84-9172-462-9
Orriak 36
Urtea 2026
Argitaletxea Pamiela
Saila Primeros Pasos

Partekatzearen plazera eta laguntasuna ospatzen duen liburua.

Goiz eguzkitsu batean, Katuak esne-katilu bero bat hartzeko apeta sentitu zuen. Lagunen etxera abiatu zen plana elkarrekin egiteko. Untxiak bizkotxo egin-berria eskaini zion, eta Ahateak sutondoan ukulelea jotzea proposatu zion; Azkonarraren etxera ere abiatu ziren, baina... inor ez. Piztia hark ere bazituen planak: partxis taula hartu eta lagunen bila abiatua zen.

Bost sagutxo eta Baga, Biga, Higa liburuen ostean, Maria Girón-ek (XVII. Nazioarteko Konpostela Saria jasotako ilustratzaileak) kontakizun samurra, bizia eta gozagarria dakar. Partekatzearen...

Leer más

plazerari gorazarre egiten dio liburuak eta ahozko kontakizunaren baliabideak maisuki erabiltzen ditu.

Ilustrazioak koloretsuak eta argiak dira, elur zuriaren gainean kontrastea sortzen dutenak. Bereziki aipagarria da partxis jokoko hori, gorri, berde eta urdinaren erabilera, janzkeratan ez ezik animalien etxeetan ere islatzen dena. Albumarekin batera autoreak diseinatutako partxis-taula bat ere badator, liburuaz ez ezik jolasaz ere gozatzeko.


Te puede interesar

MARI

Bakarne Atxukarro Estonba, Izaskun Zubialde Grajirena

BADAKIT BARATZEA LANTZEN

Elena Odriozola

El miedo en el bolsillo

Míriam Tirado