Ekitaldien zerrenda

Martxoak

03

Asteartea

19:00etan

Egia, justizia, erreparazioa

Mahai ingurua


Mahai inguruaren bitartez Euskal Herriako gatazkak utzitako ondorioen inguruan gogoeta bat burutzea litzateke. Egia, justizia eta erreparazioa zertan datzan hausnartu eta etorkizunari begira zauriak itxi bidean egin behar duguna aztertzea. Mahai inguruan, bortxa hori jasan duten hiru eragile desberdin egonen dira (Ahaztuak, Sanfermines 78, Angel
gogoan) beren jarduera eta aldarriak azaltzen. Horrez gain, Egiari zor antolatzaile moduan eta gatazkak sortutako ondorioak lantzen dituen eragile bezala egonen da. Hori horrela, mahai inguruaren bitartez eztabaida eta ekarpen aberatsak ateratzea nahi dugu eta hartara ekimena eraiki beharreko bidean emankorra izan dadila.