BAIONAK EZ DAKI

BAIONAK EZ DAKI

Bea Salaberri

17,00 €

BEZa barne

Badugu

BAIONAK EZ DAKI

ISBN 978-84-92468-73-7
Orriak
Urtea 2015
Argitaletxea Susa
Saila Euskal Narratiba

Argi hastea. Zalu noa, negarra begian. Ene urrats deliberatuen oihartzuna hedatzen dute Baionako harresi zaharrek, bide harriztatuan gaindi. Malko bat lerran doakit begi izkinatik matelan behera: brista, ahurrean lehertu dut. ...

Leer más

Ez naiz triste. Batere. Goiz hotza da gaurkoa eta firfira freskoxeak harrapatu nau autotik ateratzean, sudur zuloetan gora zihoakidala aire ia izoztuak sesitu nau, hatsa moztuz eta begiak xistatuz: betazalak kliskatu behar izan ditut bizpahiru aldiz harridura haizatzeko malko batez. Goiz da oraindik, igartzen baizik ez den eguzkiak ortzi-muga urreztatzen du horailetik gorrailerainoko abanikoa eskainiz. Lanerako ohiko bidean, aireak usaian baino garbiagoa dirudi, egun hasteko argi gardenak eta izar-ihintzak bezperako kutsadura erantzi bailioten. Bakarrik noa, haia-haia, zubi-altxagarria iraganez, maldan behera ibai ertzera juntatzeko, hiri guzia oraindik lotan dagoela. Banoa, arin, sorbeltzen balleta eta txori hiritar zenbaiten tiuten artetik, isilik. Arnasa hartzen dut, sakon eta kresalez kargatu itsas-aire bipil eta lerdena, hastear den egun birjinalaren antzekoa, zintzurrean behera bular zolarainoko bidean sentitzen aplikatzen naiz. Egun berri eta luzearen atarian, pentsaketan nabil, dena oraindik egitekoa dela pentsatuz, azantzik egitera ausartzen ez den hiriaren mugetan, oraino zenbait minutuz zozoki sinetsiz alda dezadan zain dudala mundua, oraindik ez dakizkidan ekintza handios zenbaiten burutzeko menturan. Orduan ez dut dudatzen, ez arrazoikatzen, firrindaka noa, distirant.


Te puede interesar

Paradisua

Arrate Egaña Gimenez

Izenik gabeko lurrak

Urt Zubiaurre Otamendi

Autokarabana

Fermin Etxegoien

Guárdame bajo tierra

Ramon Saizarbitoria