Ekitaldien zerrenda

Apirilak

16

Larunbata

19:00etan

Nigara Zuek

Kontzertua


Ikuskizunetarako musika egiten urteak daramatza Ander Fernandez- ek. Teatroa, poesia, zirkoa eta dantza ikuskizunen artean ibiltzen da zuzeneko musikari eta sortzaile. Kakahuete eta Muskulo taldeetan ere ibiltzen da. Duela urte batzuk betidanik izan duen kantatzeko gogoa asetzen hasi zen. Horrela hasi zen kantuak sortzen, besteekin kanta ahal izango zituen kantuak egiten. 2016 honetan bere lehen bakarkako diska kaleratu du Nigara Zuek ezizenez eta “Zer falta zaizu?” izenburuz. Gitarra eta ahotsez jorratutako azken urte hauetako kantu bilduma.