Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

11

Asteazkena

19:00etan

El chantaje del empleo

Mahai ingurua


Bizi garen jendarte honetan, bizirauteko diru iturri nagusi, eta gehienetan bakarra, soldatapeko lana dugu. Halabaina, Nafarroan milaka lagunek ezin dute bat bera ere eskuratu. Egoera tamalgarri honen aurrean, urte luzetan lurrarendako kaltegarriak diren azpiegitura, proiektu eta industria franko aldarrikatu dira, lanpostu sortzaileak direla argudiaturik.
Harrobi, meatze, urtegi, urbanizazio, AHT, zentral termiko, errauskailu, lantegi kimiko edota autogintzakoek... babesa lortu nahi dute zuzenki edo zeharka enplegua ematen dutela adieraziz. “Hazkunde ekonomikoa sustatzen dutela” diote.
Hala ere, ekoizpen eta kontsumo eredu honek natur zikloen mugak gainditu ditu. Aldaketa klimatikoa edo baliabideen agortze etengabea, erregai fosilena gehienbat, urratzen ari garen bide itsuaren bi adibide baino ez dira.
Lanpostuak sortu, baita mantentzea ere, ez da inongo irtenbidea bizi garen ingurunea eta planeta txikitzen baditugu. Lan zapalkuntza, bizitzeko baliabiderik eza, eta inguramenaren suntsiketa, interes eta logika berberen ondorioak dira.
Hori dela eta, maiatzaren 11, asteazkenarekin, 19:00etan Katakraken izanen den eztabaidara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, bizitza duin bat izateko beharrezkoa den lanari buruz,-ez bakarrik soldatapekoa- eta errenta eskuratzeko bide alternatiboen inguruan solastuko gara.
Honekin batera, TXIRRINKA ekimenean parte hartzera gonbitea luzatzen dizuegu. AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu, lurra zaindu eta eredu soziala eraldatu! lelopean, maiatzaren 20, 21 eta 22an Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Araba zeharkatu ondoren lau zutabez osaturiko bizikleta martxa hau Bergarako AHTren korapilora iritsiko da. Animatu!

* Organiza Txirrinka