18,00 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Zazpigarren heriotza
(autonomiaz eta bortxaz, dolu baterako arrastoak)
ISBN | 978-84-9109-138-7 |
---|---|
Orriak | 280 |
Urtea | 2016 |
Argitaletxea | Erein |
Saila | Zona Especial Norte (Zen) |
Non nengoen eta zertan nenbilen ni zure adinean?: galdera horrentzako erantzuna saiatuz, alabari igorritako gutun batekin abiatzen du Juan Gorostidik izkribu hau, noiz eta 2011ko udazkenean, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzearen erabakia plazaratu zuen biharamunean. Telebistako saioetan edo kazetarien berrietan aurkituko ez duzun historia bat kontatu behar dizut, zuzentzen zaio, aspaldian atzendutako gogoetaren unea zabaltzen zelakoan. Galdera horrek 1974 eta 1982 urte bitarteko tartera eraman dute egilea liburuaren lehen erdian. Formazio eta bizipen bortitzen aro hura tupustean amaitu zen, Lemoizko zentralaren aurkako...
mugimenduaren porrotarekin, eta barne-erbesteratze luze bati atea zabaldu zion.
Memoria eta testigantzatik haratago, erabateko gaurkotasuna duten gaien inguruko gogoetaz dago hornitua liburua, beranduegi eta berriro hitzik gabe geratu baino lehen egungo erronka etiko eta politikoei ezohiko begiratua luzatzen zaie bertan. Lerrokatze sektarioez eta akademikoez landa, hainbat baliabide kontzeptual eskaintzen zaizkigu, erreferentziazko pentsalariekin elkarrizketan: suplantazioa, sekularizazioa, errepikapena, masokismoa, autonomia edo fetitxismoa, besteak beste.
Euskal paisaia industrial suntsitu baten erdian Guggenheimen lilurara errenditzeko egunero errepikatzen zaigun honetan, gonbidapen deseroso bat aurkituko dugu liburu honen lerroetan: ezkutuan gelditu den Lemoizko zentralaren oskolera begirada zuzentzeko eta Kafkaren Legearen aurrean paratzeko.