ABIZEN BERRIAREN HISTORIA
21,00 €
BEZa barne
Badugu
ABIZEN BERRIAREN HISTORIA
ISBN | 978-84-944981-2-1 |
---|---|
Orriak | 688 |
Urtea | 2016 |
Argitaletxea | Igela |
Saila | Narrativa Europea |
L ilak eta Elenak hamasei urte dituzte, eta biak bide itsu batean sentitzen dira. Lila ezkondu berria da, eta senarraren abizena hartzean berea galdu duela nabari du bere baitan. Elena oraindik ikasle eredugarria da, baina adiskidearen ezkontzak berak ohartarazi dio ez dagoela ongi ez auzoan ez kanpoan. ...
Adiskide paregabean hor utzi genituen bi adiskideak. Orain, haien bizipenak une horretatik abiatzen dira, eta bi nesken gaztaro bizian barrena eramanen gaituzte erritmo aztoragarrian, orain bata bestearen atzetik orpoz orpo, gero elkarrengandik urrunduta, gero berriro elkar aurkitzeko. Eta atzealdean beti Napoli eta garai hartako Italia daude, eta hor aurkituko dugu gaur eguneko egoera asaldagarriaren ernamuina. Kontakizuna bera eta idazkeraren indarra dira azpimarratuko genituzkeenak, eta irakurleari utziko diogu orri bakoitzean harritzeko aukera ederra. Izan ere, hori dugu hoberena, Lilaren eta Elenaren bizipenek herrestan eramaten uztea, bi neskak ongi ezagutzea, geure burua haien ispiluan ikustea, bai errealitatera egokitzeko premia dugunean, bai geure bidea urratu eta geure bizitzaren jabe izan nahi dugunean.