Etnologiaren nozio giltzarriak. Azterketak eta testuak
24,00 €
BEZa barne
Eskuragarri 4-5 egunetan
Etnologiaren nozio giltzarriak. Azterketak eta testuak
Marie-Odile Géraud, Olivier Leservoisier, Richard Pottier
ISBN | 9788498605693 |
---|---|
Orriak | 366 |
Urtea | 2011 |
Argitaletxea | Universidad Del País Vasco |
Saila | Antropología |
Liburu hau ezinbesteko erreferentzia bihurtu da urte gutxian jakintza-arlo honetarako sarbide gisa. Etnologia ezagutzen hasi nahi dutenei zuzenduta dago, eta bereziki gizarte-zientzietako ikasleei. Jakintza-arlo honen metodoak eta funtsezko kontzeptuak aztertzen dira liburuan, bai eta paradigma nagusiak (eboluzionismotik estrukturalismora) eta ikerkuntza-eremuak ere (ahaidetasuna, ekonomia, politika, erlijioa?). Aztergai horietako bakoitza labur aurkezten da, eta antropologia frantses, britainiar, amerikar edo alemaneko autore esanguratsuenen lanetatik hartutako zatiz osatzen, hasi guraso fundatzaileetatik (Morgan, Tylor, Boas edo Mauss)...
eta garaikideetaraino (Lévi-Strauss, Malandier, Sahlins edo Geertz). Etnologiaren nozio giltzarriak tresna pedagogiko bat da, autoreei berei ematen die hitza, eta haien lanak kritikoki irakurtzeko prestatzen du ikaslea, jakintza-arlo honen historian izan diren eztabaiden konplexutasuna erakutsiz betiere.