Salgaien zerrenda

«EB ez zen inoiz amets demokratiko bat izan»

2017/03/31

Datorren igandean 20. Korrika Iruñean amaituko da. Nahiz eta ez dugun inoiz jai egun batean zabalduko, hirira kanpotar asko etorriko direnez zabaltzea erabaki dugu. 12etatik aurrera egongo gara eskura, bazkaldu nahi baduzu larunbatetako menua eskainiko dugu.
Srecko Horvat-ek Bartzelonan egin zuen bixitak material mordoa utzi digu. Hemen bildu ditugu Irene G. Pérezek CONTEXTOn egin zion elkarrizketa (buletinaren lerroburua hortik atera dugu) eta Bart Grugeonek LA DIRECTA astekari kooperatiborako egin zuena.


Quando Sophia chegou a Katakrak

Sophia de Mello (Susa 2016) poeta portugaldarraren kaiera izan genuen joan den asteko Irakurle taldearen saioan. Bixitan etorri zitzaigun Iñigo Roque itzultzailea eta de Melloren poetikaren pasarte batzuk itzuli zizkigun. Saio ederra izan zen eta antologia irakurtzeko asmoa baduzu ez galdu gida llabur hau.

Maitane Unzu hartzidurei buruz

Maitane Unzu Euskalerria irratian izan zen eta hartzidurei buruz hitz egin zuen Txari Eletarekin Sandor Ellix Katzen EL ARTE DE LA FERMENTACIÓN (Gaia) liburua ardatz.

Erreseina: LOS LIBROS SON TÍMIDOS

Eduardo Artetak LOS LIBROS SON TÍMIDOS iruzkindu du, Giulia Albericok idatzitako eleberri bat (Periférica 2011).

Erreseina: ORIENT EXPRESS

Eduardo Artetak ORIENT EXPRESS de John Dos Passos (Ediciones del Viento 2005).

Alfredo Rodríguez HIEROFANÍAS aurkeztu zuen

Alfredo Rodríguezek HIEROFANÍAS aurkeztu zigun Pedro Gascón editorearekin eta Eduardo Zudaire kitarra jotzailearekin.

Cristina Gómezek MÍRAME, SIÉNTEME aurkeztu zuen

Cristina GómezekMÍRAME, SIÉNTEME (Desclée De Brouwer 2017) aurkeztu zuen, entzun dezakezu aurkezpen hura.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Dylan Thomas Antologia

,

10,00 €

Badugu

El libro de Gloria Fuertes

,

24,90 €

Ez dago eskuragarri

Se vende sanidad pública

,

17,50 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

Azken zakatzak

,

14,00 €

Badugu

ORIGEN DE LA DIALÉCTICA NEGATIVA

,

26,50 €

Badugu

Poz aldrebesa

,

23,00 €

Badugu