39 idazle nafar

39 idazle nafar

Varios Autores

18,00 €

BEZa barne

Badugu

39 idazle nafar

ISBN 978-84-7681-992-0
Orriak 224
Urtea 2017
Argitaletxea Pamiela
Saila Euskal Narratiba

2016an egungo nafar narratibaren lan bat aurkeztu zekigun. Bertan, erdal ikuspegtik egina zenez, euskarazkoa bi idazleren lanekin ordezkatzen zen; hots, indarrean dagoenari jarraiki, marginaliako literaturgintza gisan, erabat gutxietsia. Baitezpadakoa zen, beraz, euskarazko nafar narratibaren berri eman zezakeen beste ekimen bat abiaraztea.
...

Leer más


Ekimena aitzina eramateko, hainbat idazlerekiko kontaktuak eskuratu behar izan ziren (horretan, Jesús Arana eta Iñaki Azkonaren laguntza ezinago baliosa izan zen). Ondoren, asmoaren berri ematearekin batera Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko, baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeak…).

Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza liburu hau da, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta joria.
Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste.

Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila… aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea haien idatz-jardunean.

Fertxu Izquierdo izan da edizioaren koordinatzailea. Baina bidean hainbat jende izan du lagun. Orain irakurleari dagokio zubiaren beste burura iristea eta nafar narratibaren bideetan menturatzea. Bidaia on!


Te puede interesar

Film zaharren kluba

Alberto Ladrón Arana

Zaldi beltzak zeruan

Txomin Peillen Karrikaburu

GRIOT ALMA AFRICANA

Jon Arretxe