Irailak
25
Asteartea
19:00etan
Tren Publiko eta Sozialaren proposamen berritua
Pasa den urteko irailean, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarako Tren Publiko eta Sozialaren proposamena aurkeztu egin zuen, egungo tren sarea integralki hobetze aldera. Ondoko hilabeteetan, proposamen hau aurkeztua izan zen Nafarroan barna, Fundazioak antolatutako hitzaldien bidez. Horietan makina bat ideia berri jaso genuen proposamena hobetzeko.
Informazio publikoan eta eztabaidan oinarritutako prozesua egin ondoren, Sustrai Erakuntza Fundazioak Tren Publiko eta Sozialaren proposamen berria ezagutaraziko du: nolakoa izan den informazio prozesua eta zeintzuk izan diren jasotako ekarpenak. Horrekin batera, egungo egoera zertan den aztertuko dugu, Abiadura Handiko Trenaren proiektua barne, uda honetan lanak berrabiarazi baitira Tafallaldean.
* Antolatzailea: Sustrai Erakuntza