Heinrich von Kleist
1777 Frankfurt am Oder - 1811 Berlin
Erromantizismo alemaneko idazle nabarmenetako bat izan zen. Poesia, antzerkia, eleberriak, ipuinak eta kazetaritza landu zituen. Bere lanetan norbanakoak bizitzan dauzkan mugak landu zituen eta XX. mendeko espresionismo alemanaren aurrekaria izan zen. Kanten eta Rousseauren lanen zalea izan zen. Henriette Vogel maitalearekin batera egin zuen bere buruaz beste hogeita hamalau urterekin.
Duela 25 urte argitaratu zen lehenengoz eleberri labur hau euskaraz, argitalpen honetarako itzulpena eguneratu dugu.